Zein harrera egingo diote Emakumeen Mundu Martxari Leitzan?

Iritsi da Euskal Herrira Emakumeen Mundu Marxa eta Kalegorrian saioan jarraipen berezia egingo diogu ibilbide osoan zehar. Gaur eguerdian Leitzara iritsiko dela probestuz, bertako mugimendu feministako kide den Oihana Iraola elkarrizketatu dugu.

Loading player...
Emakumeen martxa
Emakumeen martxa

Iragan martxoaren 6an jarri zen martxan Emakumeen Mundu Martxa, Kurdistanen. Euskal Herrian, astebete inguru emango du. Atzo hasi, eta urriaren 4koa izanen da azken eguna; ekitaldi nagusiaren eta agurraren eguna, Bilbon. Galiziarako bidea hartuko du handik Emakumeen Mundu Martxak.