|2015/12/04
Kultura digitalak eta arte eszenikoek ere lekua dute Durangon

Gero eta osatuagoa da Durangoko azoka, aspaldi utzi ziren atzean soilik diskak eta liburuak saltzen ziren garaiak. Gaur egungo Durangoko azokak, hainbat gune ditu azoka. Korrika eta presaka ebatsi diegu bi minutu, azokak ateak ireki aurretik Eñaut Gantxegi eta Gorka Juliori, Szenatokia eta Kabia guneko arduradunak dira.

Loading player...
|2015/12/03
Segovian ehizatutako eperrak Niko Etxartentzat

Azoken tartean garaikoa eta bertakoari begira jartzeaz gainera hainbat istorio ekartzen dizkigu Lierni Elortzak. Horietako bat izan da ehiza garai honetan eperrekin ekarri diguna, Zarauzko Fauskok Segovian ehizatutako eperrak eskura Niko Etxart musikariari eman zizkionekoa. Gabonetako apaingarriak, gozoak eta arkumearen prezioa ere zehaztu ditugu.

Loading player...
|2015/12/03
Gurpildun aulkian ere dantzan

Aniztasun funtzionala duten herritarren eguna ere bada gaurkoa eta bereziki eremu artistikoan eta zehazki dantza integratuan lanean dabiltzan lagunekin hitz egin dugu gaur. Gurpildun aulkian dagoen pertsonak dantza egin dezake? Alba Fernandezek eta Jon Mayak ez dute inolako zalantzarik, bai. Lehena Kolorearekin elkarteko kidea da eta bigarrena Kukai dantza taldeko koreografoa. Dantza integratu tailerra abiatu dute Errenterian elkarlanean.

Loading player...
|2015/12/03
D eredua Nafarroan hedatzen

Nafarroako hiru eskolak D ereduan hasi dute ikasturte berria lehen aldiz aurten. Abartzuzako, Lezaungo eta Zudairiko Haur Hezkuntzako klaseetan euskarak bere tokia du, eskolako langile eta gurasoen urteetako borrokari esker eta gobernu aldaketak lagunduta. Hiru eskoletako lagunekin hitz egin dugu. Hirurak oso pozik agertu dira baina hobetu beharrekoak eta hutsuneak ere jarri dituzte mahai gainean.

Loading player...
|2015/12/03
Mugikortasunak badu eragina euskaran?

Ostegunero bezala, Gaindegiarekin Euskal Herriko errealitateari bestelako betaurreko batzuekin begiratzeko tartea izan dugu eta gaur, mugikortasunari loturiko betaurrekoak jantzi ditugu. Euskararen eguna dela eta hainbat ikerketa egin dituzte, horietako bat: mugikortasuna lurgune euskaldunean.

 

Loading player...
|2015/12/03
Formaciones independentistas de todo el Estado acuerdan una declaración conjunta de ruptura con la Constitución del 78

Mañana, en vísperas del día de la constitución española, BNG, EH Bildu, CUP, ERC, IzCa, Puyalon de Cuchas, Andecha Astur, Mes x Mallorca, Unidad del Pueblo prsentarán una declaración titulada “Los pueblos tenemos la palabra” en la que anuncian su voluntad de aunar y coordinar fuerzas para romper con el Estado español.

Loading player...
|2015/12/03
Paul Bilbao [Kontseilua]: “UPNri begira gobernatzen bada ez dira euskarak behar dituen urratsak emango”

Urtero legez, abenduak 3 dituen honetan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari da Euskal Herrian eta baita atzerrian ere. Horren harira gonbidatu dugu gaur gurera Paul Bilbao, Kontseiluko zuzendaria.

Loading player...
|2015/12/03
Jose Mari Esparza: “La izquierda abertzale ha fracasado en el sur de Navarra, como lo hizo antes el PNV”

Hoy, 3 de diciembre, se celebra el Día Internacional del Euskera y el Día de Navarra. En ese contexto hemos querido reflexionar con Jose Mari Esparza de Txalaparta, sobre los símbolos navarros, sobre el sentimiento abertzale en el viejo herrialde o sobre como han evolucionado las diferentes familias políticas de Nafarroa con respecto a la reivindicación del derecho de autodeterminación de Euskal Herria.

Loading player...
|2015/12/03
Pernando Barrena: “Gaur hasiko den prozesuak epaiketa politikoen amaiera suposatzea nahi dugu”

Gaur hasi da 04/08 sumarioaren epaiketa. Legez kanporatutako ezker abertzaleko alderdietan aritutako kideen aurkako azken epaiketa izango da. 35 lagun daude auzipetuta, eta 10na urteko zigorrak eskatu dituzte haien kontra.

Loading player...
|2015/12/02
Zer utzi du agerian Abel Azkonaren erakusketa ondoko kalapitak?

[TERTULIA] Aldaketaren alde, guztion Iruñea. Fundamentalismorik ez lelopean ehunka lagun atera zen atzo kalera fundamentalismoa arbuiatu eta udalari babesa agertzeko. Abel Azkonaren erakusketa ondotik sortu den auziak zer islatzen du? Nolakoak izan dira alde desberdinetatik egon diren erantzunak? Eta udalaren kudeaketa? Mertxe Aizpurua eta Gaizka Arangurenekin hausnartu dugu.

Loading player...
Orria 387/ 429