|2015/12/09
"Azoka bere heldutasunera iritsi da, gaztetu egin behar du orain"

"Desazokatzen" topatu ditugu Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujika eta Ahotseneako arduradun Lutxo Egia Durangoko Azokaren 50. edizioa amaitu berritan. Dagoeneko burua hurrengo edizioan jarria dutela aitortu digute baina errelebo eta gazteengan begirada jarrita topatu ditugu. Hainbat gunez osatutako azoka formatoa bere heldutasunera iritsi dela aipatu digu Mujikak, harro agertu da, eta aurrera begira gazteak antolakuntza lanetan sartzea ezibestekotzat jo dute biek.

Loading player...
|2015/12/09
¿Cúantós de los votantes del PNV están a favor de la independencia?

En la tertulia de hoy, los periodistas Iraia Oiarzabal y Agus Hernan han reflexionado sobre los resultados de la encuesta de Aztiker para GARA. También han opinado sobre las elecciones en el Estado francés y el subidón del FN.

Loading player...
|2015/12/09
Ana Gonzalez [EHNE Bizkaia]: “La cumbre del Cambio Climático será un fracaso porque no va a la raíz del problema”

Paris es desde la pasada semana escenario de intensas negociaciones entre los diferentes paises y potencias mundiales, con el objetivo de llegar a un acuerdo que sirva para frenar el cambio climático.

Loading player...
|2015/12/09
3000 euroko isuna ezarri diote igorreztar bati arrano beltza zuen bufanda batengatik

2012ko maiatzaren 25ean Madrileko Vicente Calderon futbol zelaian jazo zen guztia, Athleticen eta Bartzelonaren arteko Espainiako Kopako finalean. Jon Bilbao igorreztarrak arrano beltza zuen bufanda zeraman soinean eta horregatik, zelaiara sartu aurretik poliziaren jazarpena pairatu zuen.

Loading player...
|2015/12/09
Marian Beitialarrangoitia : “Todos en EH Bildu trabajamos por una Euskal Herria roja, verde y morada”

Sigue la campaña electoral de cara a las Generales del 20 de diciembre y en ese marco, hoy en Kalegorrian hemos entrevistado a Marian Beitialarrangoitia, cabeza de lista de EH Bildu por Gipuzkoa.

Loading player...
|2015/12/04

Hainbat disko berritasun eskainiko ditu aurten ere Baga Biga disketxeak Durangoko azokan. Besteak beste, Txapelpunk, Enkore, E.T.S, Korrontzi eta Larregain taldeen disko berriak. Horiek aurkeztu dizkigu Ritxi Aizpuruk. 

Loading player...
|2015/12/04
Joseba Irazokiren aurrerapena

Bidehutseko taldeek gau berezia dute gaur Durangon, kontzertua antolatu dute Plateruenean. Joseba Irazoki hurbildu da gurera etxetik ekarri diogun gitarra eskuan eta aurrerapena egin digu. Durangoko azokaz eta autoekoizpenean oinarritzen diren lanez hitz egin dugu berarekin.

Loading player...
|2015/12/04
Gorka Arrese [SUSA] "Azokan urteko salmenten %8-11 lortzen dugu soilik"

Susa argitaletxeko editore Gorka Arreserekin ere izan gara, eta berak ere egin dizkigu pare bat proposamen: Harkaitz Canoren "Beti oporretan"  eta Gotzon Barandiaranen "Gidariaren okerrak" lanak. Oso liburu ezberdinak, lehendabizikoa ipuin txikiez osatutako lana, bigarrena eleberria. Liburu salmentetan Durangoko azokak duen eraginaren inguruan ere galdegin diogu, eta erantzun digu, soilik urteko salmenen %8-11 lortzen dela soilik, eta horregatik  urte osoan zehar egin behar dela esfortzua.

Loading player...
|2015/12/04
Xabier Sagardia [ENTZUN] "Musika arloan gero gehiago dira autoekoizpenak"

ENTZUNeko Xabier Sagardia hurbildu da gurera, baina ez da bakarrik etorri, esku artean ekarri du Entzun aldizkariko ale berria. Gustu ezberdinak biltzen dituen musika proposamenak, erreportajeak eta elkarrizketak. Oraingoan ere CDa badakar liburuak, guztira 18 kantu. Diska osatzerakoan, esan digu oreka bat bilatzen saiatzen direla beti, diskoetxe ofizial eta autoekoizpenak aipatuz. Euskal Herriok produkzioa handia dela esan digu, urtean 300 diska baino gehiago kaleratzen badira, ezin denak sartu, noski Entzuneko CDan.

 

Loading player...
|2015/12/04
"ETAren historia irudietan" aurkeztuko du aurten Txalapartak Durangon

Gure irratian aspaldiko laguna den Txalapartako Mikel Soto ere hurbildu da gure mikrofonoetara. Aurten, Txalaparta argitaletxeak aurkeztuko dituen nobedade batzuk ekarri dizkigu. Horietako bat da "ETAren historia irudietan"  liburua, liburu helebiduna. 3 urte baino gehiago behar izan dute liburua aurrera ateratzeko: herritarrak, preso politikoen senideak, artxiboak...han eta hemen galdetu behar zian dute liburua osatzeko. ETAren ibilbidea baina ez da errezena irudikatzen, hor dago adibidez  klandestinitatea, edo argazki makina izatea hain ohikoa ez zen garaia...

Loading player...
Orria 386/ 429