|2015/12/09
Kulturaren plazak deserosotasunak sortu behar ditu?

[TERTULIA] Durangoko azoka kulturaren plaza izateaz gainera, euskal kulturaren parte ere badiren herri eragileen eta eraldaketa sozialaren alde lanean ari diren ekimenen plaza ere bada. Zer garrantzia du azokak eragile hauentzat? Zer garrantzia ematen die azokak herri mugimendu hauei? Kultur aldaketa eta aldaketa soziala txanpon beraren bi aurpegiak dira? Oihana Etxebarrieta eta Axier Lopezekin egin dugu gogoeta.

Loading player...
|2015/12/09
"Azoka bere heldutasunera iritsi da, gaztetu egin behar du orain"

"Desazokatzen" topatu ditugu Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujika eta Ahotseneako arduradun Lutxo Egia Durangoko Azokaren 50. edizioa amaitu berritan. Dagoeneko burua hurrengo edizioan jarria dutela aitortu digute baina errelebo eta gazteengan begirada jarrita topatu ditugu. Hainbat gunez osatutako azoka formatoa bere heldutasunera iritsi dela aipatu digu Mujikak, harro agertu da, eta aurrera begira gazteak antolakuntza lanetan sartzea ezibestekotzat jo dute biek.

Loading player...
Miren NARBAIZA|2015/12/09
 Paraleloan

Txikiak ginela abenduko zubia oporretarako aprobetxatzen genuen eta joanaldian edo itzulerakoan azokan geldialditxoa, noski. Jendearen joan-etorri zoroan ezinezkoa zen (eta da) ibiltzea eta bakoitzak bere erosketak bakean egin zitzan elkartzeko ordu eta leku bat adosten genuen.

Ariane KAMIO|GARA
Garai bateko toreroak, tradizioaren berbak eta prestigioaren ernamuina

Prestigioaz, Durangoko Gogoetaren Plazan. Izen propio bat izatearekin lotu badaiteke, Ruper Ordorikak eta Jon Mayak badute prestigiorik euskal kulturan. Belaunaldi desberdinetako sortzaile bi, kasik elkarrekin kontakturik ez duten eremu bitan lanean. Badituzte, ordea, gune komunak. Oholtza bera izan daiteke bata. Bestea, langiletzat jotzen dutela beren burua eta ez dutela prestigioa behar baino distira handiagoz artatzen. Tradiziozko lana da biena.

Maider IANTZI|GARA
Sorkuntzarik erosienak berriak eta egileek sinatuak izan dira

Euskal kultura lehen lerroan jarriz, jendetza bildu da Landakon, baina pilaketarik gabe, bost egunetan banatuz. Aberatsa izan da ekitaldietako parte-hartzea eta denek eraman dute poltsaren bat. Barrukoa ikusi nahi?

Amalur ARTOLA|2015/12/08
Durangoko Azokak 50 urte

«Ederra izan da, borobila, eraginkorra». Hitz horiekin laburbildu du Gerediaga Elkarteko zuzendari Nerea Mujikak Durangoko Azokaren 50. edizioak eman duena. Aurten azokak 120.000 bisitari jaso ditu eta, hurrengo urteetara begira, erronka «azoka gaztetzean» dagoela aurreratu du.

NAIZ|2015/12/08|0 iruzkin
Hobetzen segitzeko nahia agertu du Durangoko Azokak, aurten 120.000 lagun bildu ondoren

Gerediaga Elkarteak Durangoko Azokaren 50. edizioaren balorazio positiboa egin du. Azaldu dutenez, egun baten faltan, 120.000tik gora lagun inguratu dira Landako Gunera. Datozen edizioetara begira jarri dira jada, transmisioa xede hartuta.

Gorka URBIZU|2015/12/08
Maider IANTZI|GARA
Artistak jarraitzaileekin bildu eta kontuak kontatzeko leihoa

Landakok leihoak ditu alde guztietan, barrenean egosten denaren metafora. Stand bakoitza mundutxo bat da. Artelanak ikusten dira baina ez hauek gordetzen dituzten istorioak. Horretarako daude artistak, kontatzeko.

Amalur ARTOLA|GARA
Autoedizioa, aukeran edo derrigor hartutako bidea?

Standetan banatutako azoka da Durangokoa. Marka baten pean, izan argitaletxe edo diskoetxe, ehunka disko eta liburu topatzen ditugu urtero Landako gunean, baina… zer gertatzen da aterki horien azpian sartu nahi ez duten edota sartu ezin diren horiekin? Eremu horretan, badu zeresanik autoekoizpenak.

Orria 1/ 5