Xabier Sagardia [ENTZUN] "Musika arloan gero gehiago dira autoekoizpenak"

ENTZUNeko Xabier Sagardia hurbildu da gurera, baina ez da bakarrik etorri, esku artean ekarri du Entzun aldizkariko ale berria. Gustu ezberdinak biltzen dituen musika proposamenak, erreportajeak eta elkarrizketak. Oraingoan ere CDa badakar liburuak, guztira 18 kantu. Diska osatzerakoan, esan digu oreka bat bilatzen saiatzen direla beti, diskoetxe ofizial eta autoekoizpenak aipatuz. Euskal Herriok produkzioa handia dela esan digu, urtean 300 diska baino gehiago kaleratzen badira, ezin denak sartu, noski Entzuneko CDan.

 

Audio_placeholder

Xabier Sagardia [ENTZUN] "Musika arloan gero gehiago dira autoekoizpenak"

Loading player...
Xabier Sagardia
Xabier Sagardia

Musika panoramari buruz ere galdegin diogu, tendentziari dagokionez, autoekoizpenak gora doazela esan digu. Estudioen demokratizazioaren ondorioz da hori. Musika proposamen batekin ere etorri zaigu, hip hopa eta euskara uztartzen dituena gainera, "La Basu" abeslaria, ENTZUNeko bilduman ere aditu ahal izango dena.