Paul Bilbao [Kontseilua]: “UPNri begira gobernatzen bada ez dira euskarak behar dituen urratsak emango”

Urtero legez, abenduak 3 dituen honetan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari da Euskal Herrian eta baita atzerrian ere. Horren harira gonbidatu dugu gaur gurera Paul Bilbao, Kontseiluko zuzendaria.

Audio_placeholder

Paul Bilbao [Kontseilua]: “UPNri begira gobernatzen bada ez dira euskarak behar dituen urratsak emango”

Loading player...
Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)
Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)

Euskal Autonomi Erkidegoan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakunde publikoek adierazpen instituzionala egingo dute arratsaldean. Aurrekoan ordea, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aurreratu zuen mezua: "Eskerrik asko euskaldun berriei, euskararen taupada izateagatik". Ingurumari honetan beraz, askotariko gaien inguruan galdetu diogu Paul Bilbaori.