D eredua Nafarroan hedatzen

Nafarroako hiru eskolak D ereduan hasi dute ikasturte berria lehen aldiz aurten. Abartzuzako, Lezaungo eta Zudairiko Haur Hezkuntzako klaseetan euskarak bere tokia du, eskolako langile eta gurasoen urteetako borrokari esker eta gobernu aldaketak lagunduta. Hiru eskoletako lagunekin hitz egin dugu. Hirurak oso pozik agertu dira baina hobetu beharrekoak eta hutsuneak ere jarri dituzte mahai gainean.

Audio_placeholder

D eredua Nafarroan hedatzen

Loading player...
Hainbat mobilizazio egin dira azken urteetan D ereduaren alde
Hainbat mobilizazio egin dira azken urteetan D ereduaren alde

Abartzuzako eskolako zuzendari Kalen Artze, Lezaungo eskolako zuzendari Elena Urabaien eta Zudairiko eskolako irakasle Amaia Estonba izan dira gurean.