Uda seme-alabekin euskaraz gozatzeko garai aproposa da, Iñaki Eizmendiren ustez. Seme-alaben oporraldi luzeak berezi egiten baitu urte garai hori.
Uda seme-alabekin euskaraz gozatzeko garai aproposa da, Iñaki Eizmendiren ustez. Seme-alaben oporraldi luzeak berezi egiten baitu urte garai hori.
Nafarroako foruzain kabo izateko azken lehiaketa publikoaz hitz egin du Administrazioan Euskaraz Taldeko Fermintxo Zabalzak. Salatu du, Nafarroako hegoaldean, alemanak, ingelesak eta frantsesak 5 puntu ematen zituztela, eta euskarak batere ez.
Herritarrek, oraindik ere, administrazioarekiko harremanetan euskaraz aritzeko dituzten zailtasunei erreparatu die Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik. 2016ko kasuak aztertuta ondorio horretara heldu baitira: euskarak, bertako hizkuntza izan arren, administrazioan bigarren mailako trataera ematen zaiola.
Garabideren izenean, Xan Airek eta Karine Etxeberrik egin dute gaurko hizkuntza hausnarketa. Joan den udazkenean, Garabidek antolatuta, Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastarora etorri ziren aimara eta bariba komunitateetako lagunez hitz egin dute.
Aurtengo urtarrilean, Azkue Fundazioak eta 'Argia'-k 'Blogetan! Euskal Blogariak lehian' lehiaketaren bigarren edizioa antolatu zuten. Helburua, euskarazko blogak zabaldu, sustatu eta ezagutaraztea zen.
Soziolinguistika Klusterrak bost urtean behin egiten duen euskarareen kale erabileraren neurketa. 2016ko datuak tantaka ezagutzen hasi garen honetan, gaiari erreparatu dio Euskaltzaleon Topaguneko Iker Martinez de Lagosek.
Gaztelania eta frantsesa bezalako hizkuntza indartsuekin bizitzea zaila dela nabarmendu du Eneritz Albizuk, euskaldunok diglosi egoeran bizi garela, euskaraz hitz egiteko eskubidea eduki arren.
Euskaraz lan egiteko zein produktu eta zerbitzuak euskaraz jasotzera iristeko bidean, hainbat aktorek eta aldagaik parte hartzen dutela ekarri du gogora Bai Euskarari Ziurtagiriko Rober Gutierrezek.
Ainara Mayaren ustez, euskararen xarma haren jatorriarekiko dugun misterioan datza. 11. Euskeraren jatorriaren biltzarrak eman dio horretaz pentsatzeko aukera.
Batzuetan, bere buruari galdetzen dio Ainize Madariagak zer ote den hizkuntza normalizatuan bizitzea, hizkuntza arrangurarik ez dutenak nola bizi ote diren.
Irakurriena