Haren ustez, suertekoak gara Euskal Herrian. 30 urte baino gehiagoko hizkuntzaren biziberritzearen argazki osatua ematen duelako datu bilketa sistematikoak. Horrekin batera, iruditzen zaio gero eta gehiago direla egiten diren ikerketa lanak. Denetik jasotako datuen bidez euskararen normalizazioan jorratu beharreko bideak ikusten ditugu, Martinez de Lagosen ustez.