Seme-alabei euskararekin gozatzeko aukera eskaintzeak eragina du haiek euskararekiko izango duten jarreran, horregatik iruditzen zaio Eizmendiri gurasoek arreta jarri behar diotela udari. Euskaraz gozatzeko aukera ematen duten hainbat jarduera jarri ditu adibide gisa: euskarazko bisita gidatuak, autoan musika edo irratia euskaraz kontsumitzea, etxean euskarari presentzia aitortzea...