Izan ere, komunitate horietako lagun banarekin solasaldia egin zuten Urepelen. Ispilu gisa balio izan zien euskaldunei, ohartu zirelako frantsesa edo beste hizkuntzaren bat eredu elebakarrean inposatzeak zein arrisku dituen beste hizkuntzentzat. Horrez gain, besteen biziberritze esperientziez eta eleaniztasuna kudeatzeko moduez ere ikasteko aukera izan zuten.