Beste aldean, ordea, udalerri euskaldunak daudela ekarri du gogora, horietan, herritarrek egunerokoa euskaraz egin dezaketela. Euskarari arnasa emateko garrantzitsuak izan daitezkeen horiek. Horretarako, ordea, herritarrak horretaz ohartuta egotea beharrezkoa dela nabarmendu du Albizuk. Dirudienez, herri euskaldun bateko lagunekin eztabaida izan zuen Albizuk, haiei iruditzen zaielako udalak eta eragileek elebitan komunikatu beharko dutela, denak kontuan hartzeko. Albizuren iritziz, ordea, hain justu herri horiei dagokie euskararekiko lider funtzioa.