|2018/11/06
#AgurInfo7perlak STDLP: Paolo Conte

Harribitxiak ekartzen zituen Ion Olano lapurrak astero gurera. Literatura, musika, arte grafikoak, zinea eta beste hainbat diziplinatatik hautatuak.  Hemen Olanok #AgurInfo7 rako aukeratutako perla, 2013ko irailaren 17an emititu zen Paolo Conte artistari buruz egindako saioa.

Loading player...
|2018/11/06
#AgurInfo7Perlak Anfora: Eider Rodriguez ia-ia elkarrizketatu ez zutenekoa

Idazle ugarik hartu zuten hitza Xabi Aizpuruak gidatzen zuen Anfora saioan. #AgurInfo7 tertulietan atzera begira jarri dugu Aizpurua eta hauxe berreskuratu duen perla: Eider Rodriguez idazleari egindako elkarrizketa. 2010urtea zen eta oreretarrak 'Katu Jendea' liburua kaleratu berri zuen.

Loading player...
|2018/11/06
#AgurInfo7Perlak Anfora: "Matriuskak" feminismoaren wikipedia

Xabi Aizpuruak gidatzen zuen Anfora saioa Info7 irratian. Arratsaldero emititzen zen saioa eta bertan kultur eta gaiak lantzen ziren. "Matriuska" atala jarri zuten martxan, feminismoaren wikipedia osatu nahian Miren Aranguren eta Ibon Arrizabalagarekin. Normalean bakoitzak bere tartea zuen, baina azken saioa izaki, biak elkartu ziren Urruñako estudioan.

Loading player...
|2018/10/30
#AgurInfo7Perlak Zebrabidea: Nola esaten da «perrea perrea» euskaraz?

Zebrabidea saioan astero egiten ziren txantxak Arrosa sareko irratien artean. Nekane Zinkunegi saioko gidaiak ez zuen pentsatu ordea, bere azken egunean, bera izanen zela azken txantxaren biktima. 

Loading player...
|2018/10/30
#AgurInfo7Perlak Aditu Duzu? saioan barrez lehertzen hasi zirenekoa

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik aurkezten zuten Aditu Duzu? UEUren eskutik, zientziari buruzko saioa  egiten zuten hilabetero, nazioarteko albiste bitxiak errepasatu, UEUazken berri eta ikastaroen berri eman eta gazte ikertzaile bat elkarrizketatzen zuten. Gai serioak bai, baina batzuetan ezin barreari eutsi. 

Loading player...
|2018/10/30
#AgurInfo7Perlak Zuzeneko testigantza Donostiako Herri Harresitik

Info7 irratian bizitutako momentu bat aukeratzeko galdegin diogu Nekane Zinkunegi kazetarien artean. Horietako perla bat da Donostiako Herri Haserritik egindako zuzenekoa. 2013ko apirilaren 19an ehundaka lagunek egin zuten lo Donostiako boulevardean atxilotzeko agindupean zeuden 8 gazteak babesteko. Gozeko seiak aldera bertaratu zen Ertzaintza eta banaka banaka hasi ze herri haserrian zeuden herritarrak mugiarazten. Herri Harresiaren bihotzetik egin zuen Zinkunegik zuzenekoa. 

Loading player...
|2018/10/30
Info7 irratian umorea beti presente

#AgurInfo7 tertuliara gonbidatu ditugu Nekane Zinkunegi, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. Hirurak izan dira irrati honen parte, modu oso ezberdinetan gainera. Denetarik egin dute! Albistegietatik hasita, BTN17ko  jarraipenean mendian maldan behera korrika egiteraino; zientzia gaiak lantzetik,  makillaje aholkuak ematera. Bai, hirukote honekin dena da posible!

Loading player...
|2018/10/30
Gureaz Blai: 36.irratsaioa

Euskarazko medikua eskatu eta hark euskara ulertu arren, “será mejor que me hables en erderas, no vaya a ser que no te entienda bien” esaten badizu nola erantzungo zenioke. Halako egoera deserosoei nola erantzun hausnartu dute gaurko saioko NOLA ENTZUN, HALA ERANTZUN atalean Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak. EGIN KONTU! tartean, berriz, Getxoko Egizu euskara elkarteko Lander Solozabalekin hitz egin dute, eta Getxon azaroaren 17an egingo den Bizilagunak egitasmoa zertan datzan azaldu die.

Loading player...
|2018/10/29

Info7 Irratiari “agur” esateko programazio bereziaren baitan, tertulia bereziei eking diogu gaur. Urte hauetan guztietan gurekin izan diren horiek gonbidatuko ditugu eta egindako saioak eta momentu ederrenak gogoratu. Musika izan dugu ardatz lehen tertulian, eta Info7 irratiaren sorreran musika saioak egiten zuten horiek gonbidatu. Gurekin izan dira Andoni Tolosa, Jon Eskisabel, Aritz Usandizaga (saio gidariak hirurak), Koldo Otamendi kolaboratzailea , eta irratiaren sorreratik teknikari lanetan aritu den Antton Basurko. 

Loading player...
|2018/10/29
Aritz Usandizagaren «Sound System»

Urte luzetan aritu da gurean Aritz Usandizaga «Soundy System» saioarekin. Info7ren sorreratik izan zen gurekin, musika beltza zuen ardatz saioak. Garaian, zabalpen gutxi zuen musika ekartzen zuen gurera.Gaur gurekin izan da #AgurInfo7 tertulian «Info7 irratia oasi bat zen basamortuan». Hemen duzue entzungai berak aukeratutako saioa. 

Loading player...
Orria 9/ 10