|2018/11/12
#AgurInfo7Perlak Hitzen Lihoa: Berri Txarrak «luxuzko gonbidatuak»

Irratia egitea beti da ederra baina are gehiago elkarrizketatua parez-pare baldin badago.  'Hitzen Lihoa' saioko #perlak aukeratzerako orduan hori ere hartu du kontuan Doltza Barandiaranek '. Berri Txarrak taldea bere hirugarren diska aurkezten ari zen, eta 'Haria' ezagutzera emateko etorri ziren Urruñara. «Luxuzko gonbidatuak ditugu gaur, egunero ez ditugu horrelako gonbidatuak izaten» halaxe egin zion lehen agurra Doltza Barandiaranek Gorka Urbizu, Galder Izagirre eta David Gonzalez.

Loading player...
|2018/11/11
#AgurInfo7 Barandiarandarrak

#AgurInfo7 tertuliekin jarraitzen dugu, eta aste honetan gurean izan ditugu Barandiaran anai-arrebak: Doltza eta Aitzol. Lehenak "Hitzen Lihoa" goizeko magazina aurkeztu zuen gurean, bigarrenaren ardura izan zen 2011ko Gipuzkoako "G-Puntua" Bertsolari Txapelketa-ri jarraipena egitea. Lehendabiziko aldia da biak batera elkarrizketatzen dituztela, hala aitortu dute gurean,  plazerra izan da guretzako beraiekin solasaldia izan eta #perla ederrak gogoratzea.

Loading player...
|2018/11/11
#AgurInfo7Perlak Hitzen Lihoa: 'Sutagar'-eko Gorosabel anaiak

'Sutagar' taldeko Gorka eta Aitor Gorosabel anaiak. "Ametsak Pilatzen" 9. diska aurkezten ari ziren orduan Eibartarrak. Urruñara hurbildu ziren eta horregatik gogoan ditu Doltzak. «Giro ederra sortu zen, lasai hitz egin genuen, kafetegian egongo bagina bezala» gogoratu du Doltzak.

Loading player...
|2018/11/06
#AgurInfo7 «Sorkuntza filtrorik gabe»

Aurrera jarraitzen dugu #AgurInfo7 tertulia bereziekin. Makina bat saio egin dira irrati honetan, horietako hiru hartu ditugu gaur hizpide. "SartuDaLapurra","Anfora" eta "Obabako testiuak", eta noski, saio horietako gidariak gurera gonbidatu ditugu: Ion Olano (STDLP), Xabier Aizpurua (Anfora) eta Eneko Sierra eta Kepa Matxain testiguak. Badakite asko irratiaren magiaz, sormenaz eta sortzeaz aritu gara luze eta zabal.

Loading player...
|2018/11/06
#AgurInfo7Perlak Obabako testiguak: Kaixo, Peter; gabon, Martin!

"Obabako testiguak",hala zuen izena Añorgan sortu zuten literatur klubak.  Eta hara, konturatu gabe, literatur plaza hura uhinetara zabaldu zen,  Info7 irratian hasi baitziren, astero,  "Obabako testiguak" izena zuen saioa egiten.  Kepa Matxain eta Eneko Serra ziren Obabako testiguak, eta 32 saio borobil egin zituzten,  beti ere literatura ardatz, umorerik ez zen falta. Hemen abentura honen lehen saioko hitzak.

 

Loading player...
|2018/11/06
#AgurInfo7Perlak Obabako testiguen azken saioko azken hitzak

32 saio egin zituzten obobako testiguek, haiei esker gozatu genuen literaturaz. Denboraldiko azken irratsaioan Jule Goikoetxea elkarrizketatu zuten “Tractatus” poema liburuari buruz. Hemen azken saioaren azken hitzak, gogoan edukitzekoak! «Maite dugula irratia» hala aitortu zuten Peterrek eta Martinek, alegia, Kepa Matxainek eta Eneko Sierrak.

Loading player...
|2018/11/06
#AgurInfo7Perlak Obabako testiguak: «zuen sintoniak ez du batere pegatzen!»

Literatur saioa egiten zuten astero gurean Obabako testigu ziren Martin eta Peterrek, eta hala zuen zuen izena saioak "Obabako testiguak". Aspaldi desmaskaratu ziren, baina, Martin eta Peter. Beraiek dira Eneko Sierra eta Kepa Matxain. #AgurInfo7 lelopean egin ditugun tertulia horietan beraiek ere errekuperatu dituzte hainbat perla. Adibidez hau, sarrerako sintonia aldatzeko proposamena jaso zutenekoa.

Loading player...
|2018/11/06
#AgurInfo7Perlak Anfora: Itziarren semeak taldekideei emandako sorpresa

Hauxe Xabi Aizpuruak gidatu zuen  Anfora saiotik aukeratutako beste perla bat. 'Itziarren semeak' taldeko kideak hurbildu ziren estudiora, "Bizkaiko golfoak" bigarren diska kaleratu berri zuten. Baina, Aizpuruak sorpresa bat presatua zuen beraientzako: Patxoa eta Peio bikoteko Peio sartu zen zuzenean, telefonoz, hark esplikatu zien "Itziarren semea" abestea nola sortu zuten. 

 

Loading player...
|2018/11/06
#AgurInfo7Perlak STDLP: Arra. Arraroa

2014ko urriaren 14an, gizontasuna izen zen  Ion Olanok lapurren gordelekura ekarri zuen gaia. Oier Guillan antzerkigilearen “Arra. Arraroa” antzezlanaren testutik pasarte batzuk lapurtu zituen gogoetari bazka emateko. Morphine taldearen blues, jazz eta rock doinuak nahastu zituen Guillanen lanarekin batera.

Loading player...
|2018/11/06
#AgurInfo7Perlak STDLP: A Clockwork Orange

Anthony Burgess idazle ingelesak “A Clockwork Orange” nobela idatzi zuen 1962an, eta gerora itzelezko ospea izan zuen, Stanley Kubrick-en zine-moldaketari esker. Alabaina, Kubrick-en lanak aipatu gabe utzi zuen Burgess-en liburuan funtsezkoa den gai bat: gizakiok dugun erabakitzeko ahalmena. Harribitxi hori oinarri hartuta, 2014ko martxoaren 15 ean  Donostian egitekoa zen "Konpromiso eguna" hartu zuen hizpide Jon Olonok: izan ere, laranja organikoak dira, ez mekanikoak.

Loading player...
Orria 8/ 10