Info7 irratian umorea beti presente

#AgurInfo7 tertuliara gonbidatu ditugu Nekane Zinkunegi, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. Hirurak izan dira irrati honen parte, modu oso ezberdinetan gainera. Denetarik egin dute! Albistegietatik hasita, BTN17ko  jarraipenean mendian maldan behera korrika egiteraino; zientzia gaiak lantzetik,  makillaje aholkuak ematera. Bai, hirukote honekin dena da posible!

Loading player...
|2018/10/30 13:01
Kg2tertulia
Nekane Zinkunegi, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai.

Nekane Zinkunegi praktiketan hasi eta albistegietatik Arrosa sareko Zebrabidera egin zuen salto. 3 urtez izan da arratsaldeko magazine horretako gidaria. Irratian lan egindako urteak gogoratuz, perla bezala aukeratu ditu Donostiako Herri Harresian egindako zuzeneko kontakizuna, Euskal Herriko Bertso Txapelketan Agin Laburu eta Ion Telleriarekin izandako solasaldia eta baita bere azken Zebrabidea saioan Maite Bidartek egin zion txantxa hau.

'Zebrabidea' saioaz gain 'Gureaz Blai' saioko aurkezle ere izan da Nekane Zinkunegi EMUN-eko Ainhoa Lasarekin batera. Euskaldunak aktibatzeko saioa zen eta TELP metodologian oinarrituta aholkuak ematen ziren. Adibidez, euskara dakien medikua eskatu eta hark euskara ulertu arren, “será mejor que me hables en erderas, no vaya a ser que no te entienda bien” esaten badizu nola erantzungo zenioke? Entzun saioa hemen. 

«Gureaz Blai» saioa formatuz aldatu eta euskararen inguruko iritzi eta hausnarketa plaza bihurtu zen. 40 kolaboratzaile baino gehiago aritu ziren saioa osatzen. Hemen guztiak entzungai.


Ez da irrati onik umorerik gabe

Umoreari beti egin diogu tartea Info7 irratian. Horren adibide 'Kalegorrian' magazinean 'Astorroxa' tartea. Bertako kolaboratzaile izan dira, Nerea Arriola, Eñaut Gantxegi, Aitor Txarterina, Onintza Enbeita, Iraitz Madariaga eta baita gaur tertulia berezira gonbidatu ditugun Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai.

Hemen Idoia Torregaraik aukeratutako makillajeari buruzko umore-perla.

«Trebetasun falta handiak omen ditu Idoia Torregaraik, horien artean, ez daki makillatzen. Baina nondik datorkio ezjakintasun hau? 90. hamarkada, Usurbil, mugimendu abertzalea eta ezkertiarra. Horrek badu zerikusia. Adibideak jarri dizkigu: kremak, potea, begiak, ezpainak, koloretea...»

Loading player...

Mirari Martiarenak ere jarri dio umore dosia irrati honi. "Astorroxan" parte hartzeaz gain, "Mirarikeriak" egin ditu "Zebrabidean" saioan. Gaurko tertulian ere Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako egindako promozio bideoak gogoratu ditugu. Guztira 3 egin ziren, hemen lehena. 


Aditu duzu

'Aditu duzu' saioa UEUk bultzatutako saioa zen, zientzia gaiak lantzeko saio dibulgatiboa. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenak aurkezten zuten irratsaioa. Aldiro, gazte ikelari bat gonbidatzen zuten haren tesi eta ikerteari buruz hiz egiteko. Horri esker, ikerlari asko pasatu dira gure mikrofonoetatik. Hemen aditu daitezke saio guztiak.

Idoia Torregaraik Olatz Perez de Viñaspreri egindako elkarrizketa aukeratu du #AgurInfo7perla moduan. Viñaspres, informatikan Ingeniaria, Hizkuntzaren Azterketan eta Prozesamenduan doktoregaia da IXA taldearekin. Medikuntza inguruko terminologia lantzen ari zen elkarrizketatua izan zen momentuan «Oraindik lan handia egiteko dago, xedea ez da erreza: mediku txostenak automatikoki itzuliko dituen itzultzailea sortzea»


Zientzia gaiak modu errez eta atseginean zabaltzen zituzten Martiarenak eta Torregaraik. Baina, noski, irriz lehertzeko momentuak ere bazauden. Entzun Mirari martiarenaren komeriak. 

Loading player...
ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

 
Loading player...
Loading player...


Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Maiz hitz egin dute Altsasuko Gurasoek Info7 Irratian. Hau da, azken elkarrizketa