Aritz Usandizagaren «Sound System»

Urte luzetan aritu da gurean Aritz Usandizaga «Soundy System» saioarekin. Info7ren sorreratik izan zen gurekin, musika beltza zuen ardatz saioak. Garaian, zabalpen gutxi zuen musika ekartzen zuen gurera.Gaur gurekin izan da #AgurInfo7 tertulian «Info7 irratia oasi bat zen basamortuan». Hemen duzue entzungai berak aukeratutako saioa. 

Audio_placeholder

Aritz Usandizagaren «Sound System»

Loading player...
Aritz Usandizaga
Aritz Usandizaga

 Selektah  Kolektibo rap taldeko kide ere bazen Usandizaga. Eta bere proposamena izan zen euskal rap bilduma bat egitea. Info7 irratiak proposamenari baiezkoa eman eta 2007 urtean kaleratu genuen Euskal Herrian egin zen Euskal Rap biduma. Hemen aurkezpen prentsaurrekoa. 

 

Gure herria, rapa egiten duen herria ere badelako. Eta horren lekuko dira bilduma honetan parte hartu duten hamazazpi taldeak: Norte Apache, MAK, Bad Sound System + Asthmatic Lion, La Chula Potra, ZKH (Goienetxe Anaiak) eta FLCH, 121 Krew, Indarrap, Raperos de Emaus, 2zio, ZTK Rap, FDLN, Ardi Beltza, Thow MC, 100% Gourmet, RPV, Toastibarre eta Mix6T.

Hemen entzun ditzazkezue diskan kaleratutako kantu guztiak.