#AgurInfo7Perlak Anfora: Eider Rodriguez ia-ia elkarrizketatu ez zutenekoa

Idazle ugarik hartu zuten hitza Xabi Aizpuruak gidatzen zuen Anfora saioan. #AgurInfo7 tertulietan atzera begira jarri dugu Aizpurua eta hauxe berreskuratu duen perla: Eider Rodriguez idazleari egindako elkarrizketa. 2010urtea zen eta oreretarrak 'Katu Jendea' liburua kaleratu berri zuen.

Loading player...
|2018/11/06 10:05
Katujendea
Kantu Jendea - Eider Rodriguez

Urrunako estudiora joatekoa zen Rodriguez, eta «ni pozik baina baita urduri ere» aitortu du Aizpuruak. Halako batean, programa hasi baino 45 minutu lehenago idazlearen deia jaso zuen, autoa garajetik atera ezin zuela esanez. Ezin zuela estudiora etorri.... ez du errez ahantzi gertatu zena Xabi Aizpuruak, horregatik berreskuratu du elkarrizketa #AgurInfo7Perlak tarte honetan.

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK