|2016/05/17
"Nondik eta nora egin behar dira euskara biziberritzeko ahalegin berriak?"

UEU Udako Euskal Unibertsitatearen udako ikastaroetan eskainiko den euskararen biziberritzeari buruzko ikastaroari begira jarri dira Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea.

Loading player...
|2016/05/16
"Euskara jakin beharraz kexatzen direnek atzerrian ez lukete hango hizkuntza ikasiko?"

Duela pare bat aste egunkari batek kaleratu zuen artikulua hartu du hizpide Azkue Fundazioko Amaia Ocerinek.

Loading player...
|2016/05/16
"Askok dute euskara museoko gai ukiezintzat, guk, ordea, erabileragatik maiztua nahi dugu"

Mitoez eta maitasun faltaz hitz egin du Leire Narbaizak gaurkoan.

Loading player...
|2016/05/13
"Euskaraz bizitzea trasgresorea da, nahi dena hautatutako hizkuntzan egiteko aukera"

Euskaraz bizitzeko berak egindako hautu pertsonalaren esperientzia azaldu du Banaiz Bagara elkarteko Petra Elserrek. Nabarmendu du jatorri atzerritarrekoa izanik, kasu berezia izan daitekeela berea, euskararekin elkarbizi diren hizkuntzekin ez duelako harreman berezirik. Hala ere, egunerokoan euskaraz hitz egiteko ahaleginean, egoera xelebre bat baino gehiago egokitzen zaizkio. Nabarmendu du halako hautu bat egiteko barne segurtasun handia behar dela, euskaraz bizitzeko topa ditzakegun oztopoei lasaitasunez aurre egin behar zaiela, inor etsai gisa ikusi gabe.

Loading player...
|2016/05/12
"Hiztun komunitateen arteko trukaketa lanak norbera ere indartzen du"

Garabideren izenean, Xan Aireren eta Karine Etxeberriren iritzia izan dugu entzungai.

Loading player...
|2016/05/12
"Autoestimua eskuratu eta euskaldun izatearen harrotasuna erdigunean kokatu behar dugu"

Joan den larunbatean, Iruñeko haur eskoletan D eredua ezartzeko epaitegiek jarri dituzten oztopoen aurkako mobilizazio jendetsuan parte hartu zuen Nestor Estebanek.

Loading player...
|2016/05/11
"Agintari, eragile eta norbanakoen elkarlanak behar luke adostasun berrien ezaugarri"

Bai Euskarari Ziurtagiriko Rober Gutierrezek irudipena du 'elkarlana' asko aipatzeak ez ote duen hitza fetitxe bihurtzeko arriskua eragiten. Haren ustez, aurrera egitekotan, lehiakorra ez den elkarlana sustatu beharko litzateke, kontsentsua helburu izanda. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen 25. urtemugari begira, elkarlan eredugarriaren adibide izan dela UEMA nabarmendu du Gutierrezek. Baina EAJko Euskadi Buru Batzarreko arduradunak elkarlanerako foro aproposena Eudel dela esateak atentzioa eman dio. Mende laurdeneko ibilbidea duen eragileari, beraz, aitorpenik ez ziola egin uste du Gutierrezek. Beraz, elkar aitortu eta elkarlanerako borondatean sakontzea tokatzen dela iruditzen zaio.

Loading player...
|2016/05/10
"Milaka lagun politika euskaltzalea egiten ari dira, autokritikari izkin egin gabe"

Aspaldion, euskalgintzaren bueltako kritika dezente izaten direla eta, aspertu samar dagoela aitortu du Euskaltzaleen Topaguneko Iker Martinez de Lagosek. Euskaltzaleek ajeak badituzten arren, ia euren burua zigortzera adinako autokritika egitea ez dela sanoa nabarmendu du. Gainera, kritikak hirugarren pertsonan eta distantziatik egiteak ez duela mesede egiten uste du Martinez de Lagosek.

Loading player...
|2016/05/10
"Txikiak garelako, txikiak diren lagunekin bat egiten dugu, ireki borta uskarari"

Burgira bidaia egiteko baliatu duten Panpoxa furgonetatik eman dute euren iritzia Pirritx eta Porrotx katxiporretarrek. Burgiko 'Ireki borta uskarari' festara joan dira, sudur gorriek parte hartu izan baitute Nafarroako mendialdea euskalduntzeko lan eskergan. Hala ere, Iruñeko haur eskoletan D eredua ezartzeko egon diren oztopoek kezka eragin diete pailazoei, baita ETBren emisioa galarazi izanak ere. Hizkuntza, kultura, eta ohitura txikiz osatutako puzzle koloretsu gisa irudikatzen dute mundua, hargatik, txikiek ere oztopoak gaindituz aurrera egingo duten konbentzimendu osoa dute.

Loading player...
|2016/05/09
"Euskalkien azken mohikanoek jasandako genozidioa ikertu behar da, errepika ez dadin"

'Azken mohikarra' liburuan kontatzen den istorioak zenbait euskalki hitz egiten dituzten azken hiztunen egoera ekarri dio gogora Alex Artzelusi, zehazki, Pello Etxaniz idazleak istorio horrekin alderatzen duelako Lizarra aldeko zenbait euskalkiren galera. Artzelusen hitzetan, azken mohikar asko izan ditu euskarak: Fidela Bernat, Marikurz Esarte, Zeledonia Zenoz, Jose Inazio Etxarren...

Loading player...
Orria 38/ 58