|2016/05/26
"HiztegiAPP oso erabilerraza da eta bilaketa lematizatzeko ahalmena du"

Irakurri edo entzun dugun hitzen baten inguruko zalantza argitzerako orduan, Interneteko hiztegi eta baliabideak kontsulta ditzakegu, baita gailu mugikorren bat baliatu ere.

Loading player...
|2016/05/26
"Borondate politikoa alferrikakoa da erabaki politiko sendorik ezean"

Asteburu honetarako antolatutako dinamikei erreparatu die UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari Josu Labakak.

Loading player...
|2016/05/25
"Gure hizkuntzan aritzeko ausardia dutenei barre eginda, zaila da gure herria euskalduntzea"

Mikel Astarlozak gogoan du umetan gaztelaniaz hala moduz hitz egiten zueneko garaia, osaba erdaldunak barre egiten omen zion. Txirrindulari profesional gisa debuta 2002an egin zuen Ag2r talde frantsesarekin, eta han ikasi zuen frantses apurra berehala baliatzen hasi zenean ere taldekideek barre egiten omen zioten. Ez dago minduta barre egin diotenik, baina berak sekula ez omen die barre egin euskaraz ikasten ari direnei, hizkuntzetan zailtasunak izatea ez baitzaio barregarria iruditzen. Bere lagun bat euskaraz ikasteko lanean ari da, eta haren esfortzua nahiz euskaraz irakasten ari direnena eskertu du Astarlozak.

Loading player...
|2016/05/24
"Gazteentzat euskara erakargarria izatea nahi badugu, guretzat hala izan behar du"

Euskara erakargarria, modernoa eta indartsua ote den galdetu du Iñaki Eizmendik, haur eta gazteen euskararen erabileran eragitera begira.

Loading player...
|2016/05/24
"Adostasunaren garaia dator, hemendik aurrera euskaraz, ahal dugun guztietan"

Gaurkoa goiz ederra iruditu zaio Karmelo Ayestari. Jaiki eta 'Berria' egunkaria erostera joan da kioskora, autoan, Euskadi irratia jarrita.

Loading player...
|2016/05/23
"Amildegi handia dago euskara irakasle nahiz teknikari eta gazte jendearen artean"

Oiartzunen gertatutako pasadizo baten berri ekarri du Martin Kittok. 11-12 urte inguruko haurrez beteta omen zegoen udaletxe ingurua, haietako bi neska inguratu zitzaizkion galdera batzuk erantzungo ote zizkien jakiteko. Arrasateko ikastetxe batekoak ziren haur haiek eta euskara irakasleak prestatutako galderen erantzunak lortu nahian zebiltzan. Beste talde bat etorri zitzaion gero baina haien galderak gaztelaniazkoak ziren. Martin Kittoren ustez, amildegi handia dago irakaslearen asmoen eta ikasleen belaunaldiaren artean, baina hasieran etorri zitzaizkion neskatoen adibideak itxaropena izateko ere balio du.

Loading player...
|2016/05/20
"Eskuak garbitzeko erabiltzen duten tresna da Elebide"

Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Elebideren zereginari erreparatu dio Eneritz Albizuk. Izatez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaztelaniaren eta euskararen erabilera aukerak berdinak direla bermatu beharko lukeen arren, erakunde hori eskuak garbitzeko erabiltzen dutela uste du Albizuk. Martxoaren 18an sartu zuen berak kexa bat Elebiden, Azpeitiko Lanbideko bulegoan gertatutako pasadizo bat medio, eta apirilaren 27an jaso zuen erantzuna. Baina erantzun horrek ez zituen Albizuren kezkak asetu, hargatik, berriz ere kexatu da eta erantzun berriaren zain dago oraindik.

Loading player...
|2016/05/19
"Hiztunon euskaraz bizitzeko hautuaren praktika kontzienteak emaitzak ematen ditu"

Euskaraz bizitzeko hautua egin duten herritarrek izaten dituzten oztopoak eta lorpenak ekarri dizkigu Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik.

Loading player...
|2016/05/19
"Ospa dezagun hizkuntza aniztasuna, baina bereziki, bizi eta erabil ditzagun"

Maiatzaren 14an, 'Udaberri jaia' ospatu zuten Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean bigarren urtez antolatutako Hizkuntza Gutxituen Musika jaialdian, eta 'Hitz adina mintzo' izeneko hizkuntza gutxituen aurtengo zikloari amaiera eman zioten horrela.

Loading player...
|2016/05/18
"Hika eta bihotza eskuan ezkontzea ez da zuka eta urrezko eraztunak hatzetan esposatzea"

Euskarazko hitzekin lotutako bitxikeria bat ekarri du Ainara Mayak.

Loading player...
Orria 37/ 58