"Askok dute euskara museoko gai ukiezintzat, guk, ordea, erabileragatik maiztua nahi dugu"

Mitoez eta maitasun faltaz hitz egin du Leire Narbaizak gaurkoan.

Audio_placeholder

"Askok dute euskara museoko gai ukiezintzat, guk, ordea, erabileragatik maiztua nahi dugu"

Loading player...
Leire Narbaiza
Leire Narbaiza

Sare sozialetan aurrera eta atzera dabilen euskarari buruzko bideo batek eman dio horretarako bidea. Izan ere, Paul Langfocus Kaliforniako youtuberrak hizkuntzei buruzko bideoak sareratzen ditu, eta euskarari buruz ere egin du bat. Gure hizkuntzaren nondik norakoak nahiko txukun jaso baditu ere, zenbait zertzelada topikoegiak iruditu zaizkio Narbaizari: euskara hizkuntza isolatua dela edota jatorriaren misterioa etengabe aipatzea, besteak beste. Narbaizaren ustez, kanpokoek euskarari buruz egindakoa miretsi egiten dugu, baina etxean egindako lanei ez diegu behar bezalako arretarik jartzen.