Etxera bazkaltzera itzuli zenean, trastelekura joan zen olioaren eta esnearen bila, eta hango apaletan aspaldiko kartoizko xafla bat bilatu zuen, hitzez eta esaldiz betetakoa. Duela bost urtekoa zen eta gaztelaniak nahiz frantsesak euskaldunongan izan duten asimilazioaren ondorioz, euskaldunak bigarren mailako herritar izateari egiten zion erreferentzia. Oztopoei aurre egiteko proiektuei ere egiten zien erreferentzia kartoiko idatziak, sasi artean ibili arre euskaldun izateari uko ez egiteari, hain justu. Eta determinazio horri eutsi egin behar diogula uste du Estebanek, baina argi du hori bermatzeko burujabetza ere behar duela Euskal Herriak.