"Euskara jakin beharraz kexatzen direnek atzerrian ez lukete hango hizkuntza ikasiko?"

Duela pare bat aste egunkari batek kaleratu zuen artikulua hartu du hizpide Azkue Fundazioko Amaia Ocerinek.

Audio_placeholder

"Euskara jakin beharraz kexatzen direnek atzerrian ez lukete hango hizkuntza ikasiko?"

Loading player...
Amaia Ocerin
Amaia Ocerin

Magisteritzako ikasleak ziren artikuluko protagonistak, gradua ikasi ahal izateko euskara maila eskatzen denez, EAEtik kanpora joan behar dutela ikastera gaitzesten zen bertan. Biktma gisa aurkeztu diren ikasle horien hitzetan, egoera ez da legezkoa; EHUk erantzun die ikasketa planak adostasunez diseinatuta daudela. Ocerini galderak sortu dizkio egoera horrek: euskaraz ez dakiten ikasle horiek zer egiten dute EHUn matrikulatuta? Etorkizunerako aukera erabakiorraren aurrean ez al dute arretarik jartzen? Belaunaldi berrien gidari, zaindari edo balore transmisore jarrera horrekin izango al dira?