|2016/06/08
"Haurrek euskara eskolarekin lotuz gero, hizkuntzarekin harreman ahula izango dute"

Haurrek erronkak beste ikuspuntu batetik aztertzen laguntzen dutela uste du Bai Euskarari Ziurtagiriko Rober Gutierrezek. Hizkuntzari dagokionez, euskararen bilakaera sozialean urratsak egin badira ere, lorpenak lorpen, aurrera begirako erronka handiak daudelakoan dago. Azken asteotan, haurrekin bizi izandako egoerak partekatu ditu gurean. Alabarekin ospitalera joan eta gaztelaniaz egiten zioten erizainena, hasteko. Eskolaz kanpoko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen ingelesezko eskaintzaz ere hitz egin du. Baita enkarguak egitera bidali duten semeak dendan euskaraz edo gaztelaniaz eskatzeko izan duen zalantzaz ere.

Loading player...
|2016/06/08
"Batu eta munduari geure kolorea eman behar diogu, euskaraz, pozik eta auzolanean"

Porrotx batu da Katxiporretarren taldetik Egin Kontura gaurkoan. Bi aste luze pasatu ditu sorbaldako minez eta sukarrez Donostiako ospitalean, eta bertako langile jatorren arreta eskertu du. Gelakide izan dituen beste bostekin egindako harremana ere eskertu du, baita bere faltan han eta hemen lanean aritu diren Katxiporretarretako beste kideen ahalegina ere. Kide horiek euskal eskola publikoaren Hendaiako festan izan dira, besteak beste, eta aurki joango dira Araba Euskarazera ere. Izan ere, hizkuntza txikiko herri txikia izan arren, euskaldunok munduari geure kolorea eman diezaiokegula uste du Porrotxek.

Loading player...
|2016/06/07
"Euskarara hurbiltzeko aukerak malgutu behar dira, gehiegizko burokratizazioa itxia da"

Maiatzaren 7an Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta egin zen Zubideiak dinamikan ateratako ondorioez hitz egin du Topaguneko kide Jasone Mendizabalek. Bertaratu zirenen artean euskara aniztasunaz eta bizikidetzaz hitz egiteko grina zegoela sumatu zuten. 80 lagunek talde txikietan parte hartu zuten eta 23 eztabaidagairen bueltan aritu ziren.

Partaideen herenak ez zekien euskaraz, baina aldi bereko itzulpenerako entzungailuen nahiz belarrira xuxurlatutako itzulpenen bidez bermatu zuten denen ulermena. Besteak beste, aurreiritziez, elkarbizitzaz zein ekintza praktikoez hausnartu zuten.

Loading player...
|2016/06/06
"Euskal klasikoetan perla ederrak aurki daitezke, benetan balio du denboran bidaiatzeak"

Jende askok esan izan omen dio Alex Artzelusi euskarazko testu zaharrak irakurtzeak ez duela balio, ia denak erlijio katolikoari buruzkoak direlako. Artzelus ados dago horretan, baina ez du uste euskaraz idatzi den guztia erlijioaren ingurukoa denik. XVI. mendean, adibidez, Bernat Etxepareren poemetan sexuaren inguruko xehetasunak topa daitezkeela nabarmendu du Artzelusek, Etxepare abadea izan arren. Badira, ordea, garai hartako poema gehiago maitasun istorio konplikatuei buruzkoak ere. Baita neska gazteen ikuspuntutik idatzitakoak ere, emakumeak erabat bazterturik zeudela kontuan izanda.

Loading player...
|2016/06/03
"Euskararen aurreiritziei aurre egin, aldeko politikak eskatu eta babestu behar dira"

Euskararen bueltan esaten direnak kontuan izanda, gehien borrokatu beharreko aurreiritziak zein izango liratekeen galdetu digu Kike Amonarrizek.

Loading player...
|2016/06/02
"Nafarroan ezarri nahi zuten iluntasunean argi izpiak piztu ditu euskaraz bizi nahiak"

Nafarroako Gobernuak orain arteetan iluntasunean zokoratu nahi izan dituen euskaldunei erreparatu die Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaok.

Loading player...
|2016/06/01
"Semaforo linguistikoa txertatuta dugunok sufritu egiten dugu UEMAko herrietan"

Aramaion bizi da Manex Agirre eta bertako herritarrak harro daude Aramaio UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko herria delako.

Loading player...
|2016/05/31
"Egoiliarren formazioan euskara txertatu behar da, espezialitateak euskaraz izan daitezen"

Espezialitatea egiten ari diren mediku egoiliarrez hitz egin du Aitor Montes familia medikuak gaurkoan.

Loading player...
|2016/05/31
"Irale ikastaroetan sortutako azken ikasmateriala euskaraz jaso dugu Eima katalogoan"

Euren atarian jaso dituzten azken azken materialen berri eman du Eima katalogoako Fernando Berrizbeitiak, egunotan ari baitira euren katalogora iristen.

Loading player...
|2016/05/30
"Herri gogoa aterako dugu Nafarroako Gobernua babesteko, behar eta nahi dugulako"

Euskararen gizarte erakundeen Kontseiluak larunbaterako Iruñean egindako deialdiari heldu dio AEK-ko Mertxe Mugikak.

Loading player...
Orria 36/ 58