Nafarroako aldaketa euskaratik eta euskaraz egiteko zeuden espektatibei ez zaiela erantzun iruditzen zaio, nahiz eta Nafarroako Gobernuaren aldetik keinu batzuk egon diren. 'Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu' leloaren atzean eskaera positiboa dagoela uste du Mugikak, gobernuak egin duena baino gehiago egin dezala eta herritarren laguntza eta konplizitatea izango duela adierazten zaio.