"Euskarara hurbiltzeko aukerak malgutu behar dira, gehiegizko burokratizazioa itxia da"

Maiatzaren 7an Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta egin zen Zubideiak dinamikan ateratako ondorioez hitz egin du Topaguneko kide Jasone Mendizabalek. Bertaratu zirenen artean euskara aniztasunaz eta bizikidetzaz hitz egiteko grina zegoela sumatu zuten. 80 lagunek talde txikietan parte hartu zuten eta 23 eztabaidagairen bueltan aritu ziren.

Partaideen herenak ez zekien euskaraz, baina aldi bereko itzulpenerako entzungailuen nahiz belarrira xuxurlatutako itzulpenen bidez bermatu zuten denen ulermena. Besteak beste, aurreiritziez, elkarbizitzaz zein ekintza praktikoez hausnartu zuten.

Audio_placeholder

"Euskarara hurbiltzeko aukerak malgutu behar dira, gehiegizko burokratizazioa itxia da"

Loading player...
Jasona Mendizabal
Jasona Mendizabal

.