Euskararen inposaketa, euskara ikasteko zailtasunak, euskararen erabilgarritasun eza edo kutsu politikoa. Adibide horiek jarri ditu, besteak beste, euskararen aurkako argudioen zutoin gisa. Horren aurrean, komunikazioa eta praktika eredugarriak konbinatu behar direla uste du Amonarrizek. Esaterako, euskara beharrezkoa izatea gakoa izango dela iruditzen zaio, eta horretarako erabili egin behar dela uste du. Bihar 'Bide eman euskarari' lelopean Iruñean egingo den manifestazioa aurreiritzien aurka egiteko aukera ona iruditzen zaio.