|23/05/2016
22:00H: La Memoria. "Deportación. Una memoria alejada"

Según refleja el diccionario la deportación es la acción de destierro del que son víctimas individuos o grupos de personas usualmente por razones políticas. Este fue el caso y esa fue una de las herramientas represivas con las que el Estado francés de la mano con el Gobierno español golpeó a más de 60 militantes vascos que fueron llevados entre 1983 y 1989 a lugares como Cabo Verde, Venezuela o Cuba con el claro objetivo de alejar a estas personas de su entorno familiar, afectivo y político con la finalidad de anularlos como personas y tambien como militantes.

|23/05/2016
"Amildegi handia dago euskara irakasle nahiz teknikari eta gazte jendearen artean"

Oiartzunen gertatutako pasadizo baten berri ekarri du Martin Kittok. 11-12 urte inguruko haurrez beteta omen zegoen udaletxe ingurua, haietako bi neska inguratu zitzaizkion galdera batzuk erantzungo ote zizkien jakiteko. Arrasateko ikastetxe batekoak ziren haur haiek eta euskara irakasleak prestatutako galderen erantzunak lortu nahian zebiltzan. Beste talde bat etorri zitzaion gero baina haien galderak gaztelaniazkoak ziren. Martin Kittoren ustez, amildegi handia dago irakaslearen asmoen eta ikasleen belaunaldiaren artean, baina hasieran etorri zitzaizkion neskatoen adibideak itxaropena izateko ere balio du.

Loading player...
|20/05/2016
Antxetaren Donostiako lizentzia, Bangladesheko krisi politikoa eta amatasun birproduzitua

Behe Bidasoako Antxeta irratiak Donostian eta inguruetan emititzeko lizentzia eskuratu berri du, eta hori baloratzeko agerraldia egin dute goizean Antxeta irratiko eta Arrosa sareko ordezkariek. Aitziber Zapirain eta Jon Aranbururekin hitz egin dugu horretaz gaurko irratien tartean.

Loading player...
|20/05/2016
"Eskuak garbitzeko erabiltzen duten tresna da Elebide"

Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Elebideren zereginari erreparatu dio Eneritz Albizuk. Izatez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaztelaniaren eta euskararen erabilera aukerak berdinak direla bermatu beharko lukeen arren, erakunde hori eskuak garbitzeko erabiltzen dutela uste du Albizuk. Martxoaren 18an sartu zuen berak kexa bat Elebiden, Azpeitiko Lanbideko bulegoan gertatutako pasadizo bat medio, eta apirilaren 27an jaso zuen erantzuna. Baina erantzun horrek ez zituen Albizuren kezkak asetu, hargatik, berriz ere kexatu da eta erantzun berriaren zain dago oraindik.

Loading player...
|19/05/2016
Independentzia prozesua, TTIPari aurre egiteko bideak eta 'Tio Teronen semeak'

Beleixe Irratiko esatari Maider Beteluren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Aitor Kaltzakorta eta Oier Imazekin tertulian murgildu gara, eta Arnaldo Otegiren Kataluniako bisitaren harira, pozesu independentistaz eta ekainaren 5ean Euskal Herriko hainbat eremutan egingo diren galdeketez hausnartu dugu.

Loading player...
|19/05/2016
Quark: Paleolitoan gizakiek Eurasiatik Afrikara egindako migrazioen ebidentziak

Paleolitoan gizakiek Eurasiatik Afrikara migratu zutela erakusten duen ebidentzia bat aurkitu dute EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalia Fisiologia Saileko ikertzaileek. Errumanian aurkitutako gorputz baten hortzetako DNA aztertuta (zehazki, hortzetako genoma mitokondriala), eta ikusi dute gaur egun Afrika iparraldean ohikoak diren ezaugarri genetikoak dituela. Eta, beraz, Errumaniako gizaki hau bertakoen arbasoa dela ondorioztatu dute.

Loading player...
|19/05/2016
"Hiztunon euskaraz bizitzeko hautuaren praktika kontzienteak emaitzak ematen ditu"

Euskaraz bizitzeko hautua egin duten herritarrek izaten dituzten oztopoak eta lorpenak ekarri dizkigu Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik.

Loading player...
|19/05/2016
"Ospa dezagun hizkuntza aniztasuna, baina bereziki, bizi eta erabil ditzagun"

Maiatzaren 14an, 'Udaberri jaia' ospatu zuten Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean bigarren urtez antolatutako Hizkuntza Gutxituen Musika jaialdian, eta 'Hitz adina mintzo' izeneko hizkuntza gutxituen aurtengo zikloari amaiera eman zioten horrela.

Loading player...
|18/05/2016
Independentziarako aukerak, gazteen parte hartze politikoa eta homofobiaren aurkako bidea

Radiokulturako lagunek Marmau elkarteko Ximun Beracavelleri egindako elkarrizketa ekarri dugu gaurko irratien tartera. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, bereziki, balizko independentziari buruz Xabier Barandiaran eta Jule Goikoetxeari egin dieten elkarrizketa. Halabediko Igor Goikoleak Joseba Fernandez de Landarekin hitz egin du gazteen politika mailako parte hartzeaz.

Loading player...
|18/05/2016
"Hika eta bihotza eskuan ezkontzea ez da zuka eta urrezko eraztunak hatzetan esposatzea"

Euskarazko hitzekin lotutako bitxikeria bat ekarri du Ainara Mayak.

Loading player...
Página 93/ 144