Antxetaren Donostiako lizentzia, Bangladesheko krisi politikoa eta amatasun birproduzitua

Behe Bidasoako Antxeta irratiak Donostian eta inguruetan emititzeko lizentzia eskuratu berri du, eta hori baloratzeko agerraldia egin dute goizean Antxeta irratiko eta Arrosa sareko ordezkariek. Aitziber Zapirain eta Jon Aranbururekin hitz egin dugu horretaz gaurko irratien tartean.

Audio_placeholder

Antxetaren Donostiako lizentzia, Bangladesheko krisi politikoa eta amatasun birproduzitua

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Xabier Izagak 'Gaur8' astekariaren biharko alea aurreratu digu, bereziki, Dabid Lazkanoiturburuk Bangladesheko egoera politikoaz egin duen analisia. Mikel Elorzak egiten duen aktualitatearen errepaso kritikoan, esteladen debekuaz, urrutiko hauteskundeez eta hezkuntzaz zein heziketaz hausnartu dugu. 111 Akademiako Amaia Goikoetxeak Mikel Ayllonen 'Ez tiro egin anbulantziei' eta Jon Alonsoren 'Hiri hondakin solidoak' liburuez hitz egin digu. Amaitzeko,  Txapa irratiko lagunek Larraitz Arandori amatasunaz egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.