Horrek guztiak duela bi urte Mexikora egin zuen bidaia ekarri dio burura Ane Pedruzori. Mexiko, hizkuntza aniztasun handiko herrialdea baita, eta Errepublika Federalak jatorrizko 70 hizkuntza inguru eta 260 aldaeratik gora aitortzen baititu. Aldaerei helduta, tximeleta esateko euskaraz 100 hitz baino gehiago ditugula nabarmendu du Pedruzok, eta aniztasun hori ospatzeaz gain, bizi egin behar dela. Kalaputxi, pitxoleta, txipilipeta, pinpilinpauxa, txiperrete, mitxeleta, sorgimitxie, txispilote… Euskara bai anitza! Munduko hiriak eta herriak beste. Eta aniztasunak, aberats egiten gaitu.