"Eskuak garbitzeko erabiltzen duten tresna da Elebide"

Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Elebideren zereginari erreparatu dio Eneritz Albizuk. Izatez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaztelaniaren eta euskararen erabilera aukerak berdinak direla bermatu beharko lukeen arren, erakunde hori eskuak garbitzeko erabiltzen dutela uste du Albizuk. Martxoaren 18an sartu zuen berak kexa bat Elebiden, Azpeitiko Lanbideko bulegoan gertatutako pasadizo bat medio, eta apirilaren 27an jaso zuen erantzuna. Baina erantzun horrek ez zituen Albizuren kezkak asetu, hargatik, berriz ere kexatu da eta erantzun berriaren zain dago oraindik.

Audio_placeholder

"Eskuak garbitzeko erabiltzen duten tresna da Elebide"

Loading player...
Eneritz Albizu
Eneritz Albizu

.