|06/06/2016
Athletic ligako txapeldun!

Athleticek ligako bosgarren titulua eskuratu du bidean izan dituen oztopo guztiak gaindituta eta denboraldi ikusgarri bat burututa. Izandako lesio ugariei nortasun handiarekin egin die aurre, ororen gainetik talde bat dela erakutsiz. Jokaturiko 29 partidetatik 25 irabazi ditu, 3 galdu, eta bakarra berdindu. Halaber, 13 gol baino ez ditu jaso. Kirol Leihoan izan dira Joseba Aguirre entrenatzailea, Iraia Iturregi kapitaina eta taldeko zutabe garrantzitsuenetariko bat den Irene Paredes.

Loading player...
|06/06/2016
"Euskal klasikoetan perla ederrak aurki daitezke, benetan balio du denboran bidaiatzeak"

Jende askok esan izan omen dio Alex Artzelusi euskarazko testu zaharrak irakurtzeak ez duela balio, ia denak erlijio katolikoari buruzkoak direlako. Artzelus ados dago horretan, baina ez du uste euskaraz idatzi den guztia erlijioaren ingurukoa denik. XVI. mendean, adibidez, Bernat Etxepareren poemetan sexuaren inguruko xehetasunak topa daitezkeela nabarmendu du Artzelusek, Etxepare abadea izan arren. Badira, ordea, garai hartako poema gehiago maitasun istorio konplikatuei buruzkoak ere. Baita neska gazteen ikuspuntutik idatzitakoak ere, emakumeak erabat bazterturik zeudela kontuan izanda.

Loading player...
|03/06/2016
Tradizioa eta euskal kultura, aktualitatearen errepaso kritikoa eta literatur kritikak

Antxeta irratiko Maia Muruagak Ezpeletako 'Jokoz kanpo' festibalaz eta Radiokulturakoek tradizioaren eta sormenaren Baionako mintzaldiaz hitz egin digute gaurko irratien tartean. Xabier Izagak 'Gaur8' astekariaren biharko alea aurreratu digu, bereziki, Jose Angel Oriaren erreportajea, Frantzian sexualki jazartutako emakumeen mugimenduaz.

Loading player...
|03/06/2016
"Euskararen aurreiritziei aurre egin, aldeko politikak eskatu eta babestu behar dira"

Euskararen bueltan esaten direnak kontuan izanda, gehien borrokatu beharreko aurreiritziak zein izango liratekeen galdetu digu Kike Amonarrizek.

Loading player...
|03/06/2016
Quark: mugikorren erradiazioak sagu eta arratoiei minbizia eragiten die

AEBetako gobernuak bultzatutako ikerketa batek hautsak harrotu ditu. Izan ere, mugikorren erradiazioak sagu eta arratoiei minbizia eragiten diela ondorioztatu du ikerketa honek. Nahiz eta 2017ra arte luzatuko den azterketa zabalago baten parte izan, lehen emaitzen berri ematea erabaki dute, gaiak gizartean interes handia eragiten duela aintzat hartuta. Interesa ez ezik, ordea, kezka ere eragin du, eta baita galderak ere adituen artean.

Loading player...
|02/06/2016
Gipuzkoa Zutiken indarra, haurren gorputz adierazpena eta The Dronesen musika

Beleixe Irratiko esatari Maider Beteluren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Aitor Kaltzakorta eta Oier Imazekin tertulian murgildu gara, eta joan den igandetik Donostiako Gipuzkoa plazan dagoen Gipuzkoa Zutik mugimenduaren sinbolismoaz hausnartu dugu.

Loading player...
|02/06/2016
"Nafarroan ezarri nahi zuten iluntasunean argi izpiak piztu ditu euskaraz bizi nahiak"

Nafarroako Gobernuak orain arteetan iluntasunean zokoratu nahi izan dituen euskaldunei erreparatu die Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaok.

Loading player...
|01/06/2016
Lurralde elkargoaren gidaritza, Mairuelegorretako euskal jaia eta bideo-joko euskaratuak

Radiokulturako lagunek Donibane Garaziko gaztetxeko 'Festigaga' gaualdiaz egindako elkarrizketa ekarri dugu irratien tartera. Ipar Euskal Herriko hirigune elkargo bakarra posible izateko abian jarri den gidaritza batzordeari buruz Euskal irratietako lagunek Daniel Olzomendirekin jorratutakoei ere egin diegu lekua.

Loading player...
|01/06/2016
"Semaforo linguistikoa txertatuta dugunok sufritu egiten dugu UEMAko herrietan"

Aramaion bizi da Manex Agirre eta bertako herritarrak harro daude Aramaio UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko herria delako.

Loading player...
|31/05/2016
Gipuzkoa Zutik, Arnaldo Otegi herri hedabideez eta kapitalismoari buruzko lezioak

Halabedi irratiko Jon Aranbururekin eta Esan Erraneko Lur Gilekin hitz egin dugu irratien tartean, eta Gasteiz aldeko nahiz Basaburua eta Ultzamako kontuak ekarri dizkigute. Ondoren, erraustegiaren aurka eta gizarte eredu berri baten alde Donostiako Gipuzkoa plazan abian den kanpaldiaz hausnartu dugu Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin.

Loading player...
Página 90/ 144