|09/06/2016
"IKTetan euskararen alde egitea, hizkuntza aniztasuna errespetatzearen alde egitea da"

2013ko urrian, mundu zabaletik etorritako hainbat hizkuntza gutxituetako kideekin euskararen berreskurapen esperientziaz aritu zeneko garaiaz oroitu da Garabideko kide Ander Bolibar. Internetek hizkuntzen arloan dituen onurak nabarmendu ditu. Euskarak metatu dituen IKT Informazio eta Komunikazio Teknologien esperientziak beste komunitate batzuei ere balio diezaieke. Bolibarren ustez, .EUS domeinua dugunetik sarea bera etxe gisa bizi dugu euskaldunok, baina beste hizkuntza gutxituetako komunitate batzuek ere badihardute sare sozialetan presentzia izateko lehian.

Loading player...
|09/06/2016
"Euskaldunon mugak gainditzeaz aritzetik, mugen barruan zer hobetu pentsatzera pasa gara"

Auzoko osasun etxean mediku eta pediatra euskaldunik ez zegoela eta, hainbat auzokidek 'Osasun etxeak eta biok euskaraz' dinamika martxan jarri zutela azaldu du Nestor Estebanek. Osasun etxeko zuzendariak orain gutxi erantzun die, eta esan die betako lanpostuetarako ez dela euskara betekizunik eskatzen, eta lege aldaketak egitea Nafarroako Gobernuari dagokiola. Estebanen ustez, Nafarroako Gobernuak halakorik egiteko asmorik ez du epe motzean, gobernua osatzen duten alderdien artean ezadostasun puntua baita euskararena. UPNren garaian euskararen normalizaziorako balio ez zuen legea kritikatzetik legearen zirrikituak aztertzera pasa izana kritikatu du.

Loading player...
|08/06/2016
Tolosa eta Akize arteko AHT, Gipuzkoa Zutik eta Jose Ramon Lopez de Abetxukoren egoera

Euskal Irratietako lagunek CADE kolektiboko Pantxo Tellierri Tolosa eta Akize arteko AHTren proiektuaz egindako elkarrizketa ekarri dugu gaurko irratien tartera.

Loading player...
|08/06/2016
Jakin nahi duzu zein den UEUko udako ikastaroen eskaintza?

Agur ikasturteari eta ongi etorri udako ikastaroei, hala gertatzen da ekainan. Eta aurten ere UEUk ikastaro interesgarriak antolatu ditu. Horiek hartu ditugu hizpide Aditu duzu? saioan Irati Iciar UEUko Udako Ikastaroen arduradunarekin. Udako Ikastaroen matrikulazio epea zabalik dagoen honetan bera ekarri nahi izan dugu tarte honetara udakoen xehetasun guztiaren berri emateko.

Loading player...
|08/06/2016
"Haurrek euskara eskolarekin lotuz gero, hizkuntzarekin harreman ahula izango dute"

Haurrek erronkak beste ikuspuntu batetik aztertzen laguntzen dutela uste du Bai Euskarari Ziurtagiriko Rober Gutierrezek. Hizkuntzari dagokionez, euskararen bilakaera sozialean urratsak egin badira ere, lorpenak lorpen, aurrera begirako erronka handiak daudelakoan dago. Azken asteotan, haurrekin bizi izandako egoerak partekatu ditu gurean. Alabarekin ospitalera joan eta gaztelaniaz egiten zioten erizainena, hasteko. Eskolaz kanpoko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen ingelesezko eskaintzaz ere hitz egin du. Baita enkarguak egitera bidali duten semeak dendan euskaraz edo gaztelaniaz eskatzeko izan duen zalantzaz ere.

Loading player...
|08/06/2016
"Batu eta munduari geure kolorea eman behar diogu, euskaraz, pozik eta auzolanean"

Porrotx batu da Katxiporretarren taldetik Egin Kontura gaurkoan. Bi aste luze pasatu ditu sorbaldako minez eta sukarrez Donostiako ospitalean, eta bertako langile jatorren arreta eskertu du. Gelakide izan dituen beste bostekin egindako harremana ere eskertu du, baita bere faltan han eta hemen lanean aritu diren Katxiporretarretako beste kideen ahalegina ere. Kide horiek euskal eskola publikoaren Hendaiako festan izan dira, besteak beste, eta aurki joango dira Araba Euskarazera ere. Izan ere, hizkuntza txikiko herri txikia izan arren, euskaldunok munduari geure kolorea eman diezaiokegula uste du Porrotxek.

Loading player...
|07/06/2016
Aroztegiaren etorkizuna, konfiantzaren pedagogia eta euskara gaitasunaren gainbehera

Xorroxin irratiko Fernando Anbustegirekin hitz egin dugu irratien tartean, eta bereziki nabarmendu digu Lekarozko Aroztegia proiektuaz egindako kontsulta.

Loading player...
|07/06/2016
La Memoria. "Memoria de Albatera"

El Campo de Concentración de Albatera fue uno de los más siniestros ejemplos del universo concentracionario franquista siendo primero un lugar de concentración de los miles de republicanos apresados en el puerto de Alicante, cuando esperaban poder escapar al exilio en barco en los ultimos dias de la II Republica y despues un centro de clasificación y distribución de los presos hacia los tribunales militares que habían de juzgarlos.

Loading player...
|07/06/2016
"Euskarara hurbiltzeko aukerak malgutu behar dira, gehiegizko burokratizazioa itxia da"

Maiatzaren 7an Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta egin zen Zubideiak dinamikan ateratako ondorioez hitz egin du Topaguneko kide Jasone Mendizabalek. Bertaratu zirenen artean euskara aniztasunaz eta bizikidetzaz hitz egiteko grina zegoela sumatu zuten. 80 lagunek talde txikietan parte hartu zuten eta 23 eztabaidagairen bueltan aritu ziren.

Partaideen herenak ez zekien euskaraz, baina aldi bereko itzulpenerako entzungailuen nahiz belarrira xuxurlatutako itzulpenen bidez bermatu zuten denen ulermena. Besteak beste, aurreiritziez, elkarbizitzaz zein ekintza praktikoez hausnartu zuten.

Loading player...
|06/06/2016
Bake eraikuntza nazioartean, ekainaren 5eko galdeketen balorazioa eta Lekarozko Aroztegia

Oiartzun irratiko Alazne Etxeberriaren eta Oarsoaldeko Hitzako Urko Etxebesteren eskutik, Oarsoaldeko berri jaso dugu gaurko irratien tartean.

Loading player...
Página 89/ 144