|30/10/2018 20:12
#AgurInfo7Perlak Zebrabidea: Nola esaten da «perrea perrea» euskaraz?

Zebrabidea saioan astero egiten ziren txantxak Arrosa sareko irratien artean. Nekane Zinkunegi saioko gidaiak ez zuen pentsatu ordea, bere azken egunean, bera izanen zela azken txantxaren biktima. 

Loading player...
|20/11/2017 12:43
Zebrabidea magazinaren denboraldi berria badator

Maialen Kortabarriak gidatuko du gaurtik aurrera Arrosa sareak, Euskal Herriko irrati libreen sareak, egiten duen saioa. Kortabarriak aurreratu digunez, Nekane Zinkunegik utzitako bideari jarraipena eman eta berritasunak izango ditu saioak. Kolaboratzaileen eta sareko irratien ekarpenari esker, egunero 16tatik aurrera entzungo da Zebrabidea magazina.

Loading player...
|26/05/2017 18:31
Errefuxiatuen gaia lantzeko proposamena, Leila Khaled palestinarra eta Zebrabideko tripak

Gaurko irratien tartera, Txapa irratikoek Itziar Bartolomeri egindako elkarrizketa ekarri dugu, hezkuntza arloan errefuxiatuen gaia lantzeko proposamena egin baitu, asistentzialismotik harrago.

Loading player...
|25/05/2017 18:42
Hezkuntzako grebez hausnarketa, Eliraleren 'Xihiko', eta herriarteko gipuzkoako bertso finala

Bizkaiko albisteen errepasoa egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak gaurko irratien tartean. Tertuliara, berriz, Sonia Gonzalez eta Mikel Goñi batu zaizkigu eta hezkuntza eremuko greben harira, hezkuntza publikoan dagoen blokeo egoeraz hausnartu dugu

Loading player...
|24/05/2017 18:30
Errekaleorren bizi nahia, Armentia 2 putzuaren auzia eta ikus-entzunezkoen merkaturatzea

Gaurko irratien tartean, Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidart batu da eta euren bueltako politika zein gizarte albisteen errepasoa egin du. Ondoren, Estitxu Eizagirre Argia astekariko zuzendariak aste honetako zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, joan den ostegunean Gasteizko Errekaleor auzo autogestionatuan gertatuaz idatzi dutena.

Loading player...
|23/05/2017 18:41
Haurdunaldi subrogatua, finantza etikoak hezkuntzan eta Usopop jaialdia

Esan Erran irratiko Lur Gil batu da gaurko irratien tartera eta Basaburua eta Ultzamako aktualitatearen berri ekarri du. Tertulian, berriz, Miren Azkarate eta Aitor Kaltzakorta izan ditugu, eta pil-pilean dagoen haurdunaldi subrogatuaren gaiari erreparatu diogu.

Loading player...
|22/05/2017 18:40
Zizurkilgo Herriola, AEK-ren udako eskaintza eta euskal antzerkigintza alternatiboa

Erdi Aroko Herriola azoka antolatu zuten larunbatean Zizurkilen, eta horren berri ekarri du Tolosaldeko Ataria irratiko Jon Mirandak gaurko irratien tartera. Bilgune Feministako Amaia Zufiarekin 'Bilgune kontari'-n jasotakoak errepasatu ditugu, bereziki, joan den asteazekeneko LGTBfobiaren aurkako egunerako egin zuten irakurketa ekarri du gogora.

Loading player...
|19/05/2017 18:29
EHko Atlas Geopoetikoa, nafar errejimenaren tema eta Oiartzun haraneko kantu bilduma

Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak Mixel Etxekoparrekin hitz egin du Euskal Herriko Atlas Geopoetikoaz kaleratu duten tomoaz, eta horren berri ekarri du irratien tartera.

Loading player...
|18/05/2017 18:05
Umorearen erabilera politikoa, Errekaleorreko istiluak eta Gerda Taro argazkilaria

Sakanako albisteen errepasoa egin du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gaurko irratien tartean.

Loading player...
|17/05/2017 18:31
Frantziako boz legislatiboak, jabetze eskolak eta heteropatriarkatuaren aurkako borroka

Frantziako hauteskunde legislatiboak ate joka diren honetan, presidentetzarakoek utzi duten giroaz hitz egin du Gure Irratiko Ihintza Arrietak gaurko irratien tartean.

Loading player...
Page 1/ 31