Errefuxiatuen gaia lantzeko proposamena, Leila Khaled palestinarra eta Zebrabideko tripak

Gaurko irratien tartera, Txapa irratikoek Itziar Bartolomeri egindako elkarrizketa ekarri dugu, hezkuntza arloan errefuxiatuen gaia lantzeko proposamena egin baitu, asistentzialismotik harrago.

Audio_placeholder

Errefuxiatuen gaia lantzeko proposamena, Leila Khaled palestinarra eta Zebrabideko tripak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, 'Gaur8' astekariko arduradun Amagoia Mujikak biharko zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, Koldo Sagastik Leila Khaled ekintzaile palestinarrari egindako elkarrizketa. Hitzen Uberan ataritik Danele Sarriugarte batu zaigu eta Diego Aldasororen 'Udako arrats eternala' artista-liburuaz eta Yolanda Arrietaren 'Aho bete amets' saiakeraz hitz egin du. Amaitzeko, Nekane Zinkunegi esatariari agur berezia egin diote Bilbo Hiriako Ane Zabalak, Halabediko Jon Aranburuk eta Ainhoa Villaverdek, eta Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak.