Errekaleorren bizi nahia, Armentia 2 putzuaren auzia eta ikus-entzunezkoen merkaturatzea

Gaurko irratien tartean, Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidart batu da eta euren bueltako politika zein gizarte albisteen errepasoa egin du. Ondoren, Estitxu Eizagirre Argia astekariko zuzendariak aste honetako zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, joan den ostegunean Gasteizko Errekaleor auzo autogestionatuan gertatuaz idatzi dutena.

Loading player...
|24/05/2017 18:30
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, 'Motxilaren umea' laburmetraiari buruzkoak ekarri ditugu Info7 irratitik eguneko adierazpenetara. Halabedi irratiko Igor Goikoleak Berriztu! Arabako Luis Casadorekin hitz egin du Armentia 2 putzuaren ingurumen inpaktuaz kaleratutako txostenaz. Komunikazioaren atalera Gorka Salces batu da Canneseko zinemaldian Netflixeko edukiekin sortu den merkaturatzeari buruzko zalapartari heldu dio. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Amelia Barquinekin pornoaren lanketaz aipatutakoak izan ditugu entzungai.

INFOS ASSOCIÉES