|11/12/2015
Tabakoa, kafea, azukrea edo kakaoa esanda zer datorkizu burura?

Ariketa hori bera egiten ari dira gaur eta bihar Tabakalera arte garaikideko zentroan Hizketaldi Handia jardunaldiaren baitan. Tabakoa, azukrea, kafea eta kakaoa bezalako lau bizigarri oinarri hartuta gogoeta egingo dute hainbat artista, idazle, ikerlari eta irakaslek. Ekimen ireki eta esperimentala da. Praktika artistikoak arazoak modu original batean planteatzeko tresna gisa balio dutela aipatu digu Oier Etxeberria Tabakalerako proiektu artistikoen arduradunak.

Loading player...
|11/12/2015
"Konbibentzia polita lortu dugu gure artean eta gustora gaude"

Esperientziadunak eta musikaren munduan berriak direnak batu dira HAN taldean. Elorriokoak dira eta taldearen izen bera daraman euren lehen diskoa kaleratu dute. Lehen aurkezpen bira amaitu berritan hitz egin dugu Gorka Molerorekin ( Non Demontre, Mokaua, Ama Say, Yakuzi). Gustura agertu da taldean konbibentzia polita lortu dutela eta diskoak espero baino harrera hobea izan duela adieraziz.

Loading player...
|09/12/2015
Kulturaren plazak deserosotasunak sortu behar ditu?

[TERTULIA] Durangoko azoka kulturaren plaza izateaz gainera, euskal kulturaren parte ere badiren herri eragileen eta eraldaketa sozialaren alde lanean ari diren ekimenen plaza ere bada. Zer garrantzia du azokak eragile hauentzat? Zer garrantzia ematen die azokak herri mugimendu hauei? Kultur aldaketa eta aldaketa soziala txanpon beraren bi aurpegiak dira? Oihana Etxebarrieta eta Axier Lopezekin egin dugu gogoeta.

Loading player...
|09/12/2015

Astorroxa umore tartean Pekinetik Errusiara iritsi berritan topatu dugu Giussepe Olaizzola gure opera kritikoa. Pekineko airea arnastuz tojo-tojo omen dabil bere autokarabana. Bi opera proposatu dizkigu gaurkoan: Straussen Elektra eta Hansel und Gretel. Venezuelarako bidea hartu asmoz omen dabil, hurrengo urtean kontatuko digu.

Loading player...
|09/12/2015
"Azoka bere heldutasunera iritsi da, gaztetu egin behar du orain"

"Desazokatzen" topatu ditugu Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujika eta Ahotseneako arduradun Lutxo Egia Durangoko Azokaren 50. edizioa amaitu berritan. Dagoeneko burua hurrengo edizioan jarria dutela aitortu digute baina errelebo eta gazteengan begirada jarrita topatu ditugu. Hainbat gunez osatutako azoka formatoa bere heldutasunera iritsi dela aipatu digu Mujikak, harro agertu da, eta aurrera begira gazteak antolakuntza lanetan sartzea ezibestekotzat jo dute biek.

Loading player...
|04/12/2015

Hainbat disko berritasun eskainiko ditu aurten ere Baga Biga disketxeak Durangoko azokan. Besteak beste, Txapelpunk, Enkore, E.T.S, Korrontzi eta Larregain taldeen disko berriak. Horiek aurkeztu dizkigu Ritxi Aizpuruk. 

Loading player...
|04/12/2015
Joseba Irazokiren aurrerapena

Bidehutseko taldeek gau berezia dute gaur Durangon, kontzertua antolatu dute Plateruenean. Joseba Irazoki hurbildu da gurera etxetik ekarri diogun gitarra eskuan eta aurrerapena egin digu. Durangoko azokaz eta autoekoizpenean oinarritzen diren lanez hitz egin dugu berarekin.

Loading player...
|04/12/2015
Gorka Arrese [SUSA] "Azokan urteko salmenten %8-11 lortzen dugu soilik"

Susa argitaletxeko editore Gorka Arreserekin ere izan gara, eta berak ere egin dizkigu pare bat proposamen: Harkaitz Canoren "Beti oporretan"  eta Gotzon Barandiaranen "Gidariaren okerrak" lanak. Oso liburu ezberdinak, lehendabizikoa ipuin txikiez osatutako lana, bigarrena eleberria. Liburu salmentetan Durangoko azokak duen eraginaren inguruan ere galdegin diogu, eta erantzun digu, soilik urteko salmenen %8-11 lortzen dela soilik, eta horregatik  urte osoan zehar egin behar dela esfortzua.

Loading player...
|04/12/2015
Xabier Sagardia [ENTZUN] "Musika arloan gero gehiago dira autoekoizpenak"

ENTZUNeko Xabier Sagardia hurbildu da gurera, baina ez da bakarrik etorri, esku artean ekarri du Entzun aldizkariko ale berria. Gustu ezberdinak biltzen dituen musika proposamenak, erreportajeak eta elkarrizketak. Oraingoan ere CDa badakar liburuak, guztira 18 kantu. Diska osatzerakoan, esan digu oreka bat bilatzen saiatzen direla beti, diskoetxe ofizial eta autoekoizpenak aipatuz. Euskal Herriok produkzioa handia dela esan digu, urtean 300 diska baino gehiago kaleratzen badira, ezin denak sartu, noski Entzuneko CDan.

 

Loading player...
|04/12/2015
"ETAren historia irudietan" aurkeztuko du aurten Txalapartak Durangon

Gure irratian aspaldiko laguna den Txalapartako Mikel Soto ere hurbildu da gure mikrofonoetara. Aurten, Txalaparta argitaletxeak aurkeztuko dituen nobedade batzuk ekarri dizkigu. Horietako bat da "ETAren historia irudietan"  liburua, liburu helebiduna. 3 urte baino gehiago behar izan dute liburua aurrera ateratzeko: herritarrak, preso politikoen senideak, artxiboak...han eta hemen galdetu behar zian dute liburua osatzeko. ETAren ibilbidea baina ez da errezena irudikatzen, hor dago adibidez  klandestinitatea, edo argazki makina izatea hain ohikoa ez zen garaia...

Loading player...
Page 81/ 91