"Konbibentzia polita lortu dugu gure artean eta gustora gaude"

Esperientziadunak eta musikaren munduan berriak direnak batu dira HAN taldean. Elorriokoak dira eta taldearen izen bera daraman euren lehen diskoa kaleratu dute. Lehen aurkezpen bira amaitu berritan hitz egin dugu Gorka Molerorekin ( Non Demontre, Mokaua, Ama Say, Yakuzi). Gustura agertu da taldean konbibentzia polita lortu dutela eta diskoak espero baino harrera hobea izan duela adieraziz.

Audio_placeholder

"Konbibentzia polita lortu dugu gure artean eta gustora gaude"

Loading player...
Han taldeko kideak HAN
Han taldeko kideak HAN

Bonberenea Ekintzak zigilupean kaleratu du HAN taldeak bere lehen diskoa. Bonberenea gaztetxean grabatu, nahastu eta masterizatu dute Karlos Osinagarekin batera. Lehen aurkezpen bira amaituta urtarrilean ekingo diete berriro zuzenekoei.