|04/12/2015
Zein erronka ditu azokak eta euskal kulturaren ikusgarritasunak?

50 urte ditu Durangoko azokak, baina hala ere aurrera begira jartzeko beharra ere badago. Bi galdera luzatu diegu gure tertuliakideei: zer da Durangoko Azoka zuretzako? Aurrera begira zeintzuk dira Durangoko Azokaren erronkak? Mahaiaren bueltan, hausnarketa lanetan jarri ditugu Ahotsenea guneko Lutxo Egia, Elkar Argitaletxeko Olatz Osa, eta Donostiako estudiotik, Jakin-eko Xabier Eizagirre.

Loading player...
|04/12/2015
Kultura digitalak eta arte eszenikoek ere lekua dute Durangon

Gero eta osatuagoa da Durangoko azoka, aspaldi utzi ziren atzean soilik diskak eta liburuak saltzen ziren garaiak. Gaur egungo Durangoko azokak, hainbat gune ditu azoka. Korrika eta presaka ebatsi diegu bi minutu, azokak ateak ireki aurretik Eñaut Gantxegi eta Gorka Juliori, Szenatokia eta Kabia guneko arduradunak dira.

Loading player...
|04/12/2015
"Espetxe literaturan obra kanonikoak ditugu"

Sorkuntzak espetxean sekulako garrantzia duela esaterakoan bat etorri dira Gonzalez eta Urain. Aurten Durangoko azokan, preso politikoek idatzitako hainbat nobedade irakurtzeko aukera izango dugu, Ataramiñek 3 liburu jarriko ditu salgai, eta hor dago ere berriki ezagutzera eman eta auzolanean egindako Ametsen liburua. Jokin Urain eta Oier Gonzalezekin izan gara solastean.

 

Loading player...
|04/12/2015
Nerea Mugika [Gerediaga] "Diska eta liburu azoka izatetik, kultura plaza izatera pasa gara"

5 urte zituen Nerea Mugikak Durangon lehendabiziko azoka ospatu zenean. Orain, 50 urte  beranduago, bera da, azoka antolatzen duen Gerediaga elkarteko zuzendari.  Bost hamarkadetan asko aldatu da azoka "bide luzea eta emankorra izan da, elkarrekin egin duguna" esan du gurean Nerea Mugika Gerediaga elkarteko zuzendariak. Aurreratu digu ere, edizio honetan, ikerketa bat jarriko dutela martxan azokaren balore inmateriala zein den aztertzeko.

Loading player...
|02/12/2015
Astorroxa: Idoia Torregarairen thriller-a trenean

Astorroxa umore tartearen barruan "Barretartia" azpi atala egiten dugu Idoia Torregarairekin. Gaurkoan, garraio publikoarekin duen harremana eta bereziki trenean gerta eta topa daitezken istorioez aritu zaigu. Zehazki, thriller bat ekarri digu gaurkoan. Entzuteko prest?

Loading player...
|01/12/2015
Musika Zuzenean: autoekoizpenen aterpe

Gero eta gehiago dira autoekoizpen bidez kaleratzen diren diskoak gurean. Baina ez da erraza zabalpena eta gainerako ekoizpenen artean lekua egitea, esaterako, ostiralean abiatuko den Durangoko azokan. Aurten kaleratu diren autoekoitzitako 45 diskori aterpea emango die Musika Zuzenean ekimenak. Koldo Otamendik aurkeztu digu azokan izango duten eskaintza.

Loading player...
|30/11/2015
Euskal musikaren eztabaida plazara

[TERTULIA] Esne Beltza taldearen lan berriaz Bizardunak taldeak egindako kritikak harrabotsa sortu du. Polemikaz eta atzean dauden korapilo batzuez galdetu diegu Anartz Bilbao eta Ibai Etxezarragari. Eztabaidarako guneak behar dira? Euskal sortzaileek ardura berezia dute?

Loading player...
|27/11/2015
"Muturrak leundu ditugu"

Aurri gara hirugarren diskoa kaleratu berri du Izaki Gardenak taldeak. Melodia landuagoekin honakoa "diskoagoa" dela diote, euren buruei presiorik ezarri gabe baina "gozatuz eta ahalik eta kantu hoberenak eginez" datozela aitortu digu Jon Basaguren taldeko abeslari, gitarra eta konpositoreak. Malenkonia tonua duen diskoa, alde hauskorra bai baina "gauza politez disfrutatzen dakien jendea maite dugu" argi utzi digu taldeko arimak. Urpekontziak eta Hibernazioa kantua jo dizkigu.

Loading player...
|26/11/2015
"Migrazioaren eromena, injustizia, arrazoi-eza eraman nahi nuen taula gainera"

Artedramaren baitan Huts Teatroak-en lan berria da Etxekoak, gaurtik igandera bitarte Donostiako Gazteszenan ikusgai egongo dena. Kristiane Etxaluz, Javi Barandiaran, Maika Etxekopar eta Ander Lipus taula gainean, azken hau baita zuzendari lanetan ere. Bere esperientzia pertsonaletik abiatu da antzezlana egiteko, emakume kubatarraz maitemindu ostean. Baina migranteekiko dugun begiradari erreparatu dio, etxekook nola bizitzen dugu kanpotar bat gurera datorrenean?

Loading player...
|25/11/2015
Zein doinu du maitasun erromantikoak?

Mendebaldeko herrialdeetan nagusitzen den maitasun ereduari deitzen zaio maitasun erromantikoa, menpekotasunezko harremanak sortzen dituen eredua. Gu ere ez gaude eredu horretatik salbu eta geure kantuetan ere soma daitezke maitasun erromantikoaren zantzuak, letrak. Hainbat adibide ekarri dizkigu Leire Palaciosek: Ken Zazpi, Hesian, Lain, Amaral...entzun bestela.

Loading player...
Page 82/ 91