|25/09/2017
"Hizkuntz erabilera digitala indartu behar da Internet garaian bizirauteko"

Bihar ospatuko da Hizkuntzen Eguna Europan, eta horri begira jarri da Elhuyarreko Klara Ceberio gurean. Zenbait hizkuntza gutxituren egoera digitala hobetzeko DLDP Hizkuntza Aniztasun Digitalaren Proiektuaren berri ekarri du.

Loading player...
|22/09/2017
“Osasun arretaren gaiari oinarritik heldu eta benetako konponbidea bilatu behar da”

Aste honetan, prentsaurrean agerraldia egin dugu UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeak.

Loading player...
|21/09/2017
"Interneteko minutu batean euskarak ez du segundurik, baina baditugu euskalplataformak".

Interneteko edukien eskalaren tamainak gainditu egiten gaituela uste du PuntuEUS Fundazioko Josu Waliñok.

Loading player...
|20/09/2017
"Batuan idatzi eta hitz egiterakoan herriko hitzak txerta daitezke, kolorea emateko"

Azken boladan izandako elkarrizketa batzuetan deskubritu du Leire Narbaizak jende askok ez dakiela zer den euskara batua.

Loading player...
|19/09/2017
"Jakintza unibertsala euskaraz jasotzeko beharra asetzeko bitartekoak behar ditugu"

 Wikipediari buruz hitz eign du Azkue Fundazioko Iurdana Acasusok gurean.

Loading player...
|19/09/2017
"Norabide-erakusle da Katalunia, gurean hain errepikatua den hizkuntza-aktibazioan"

Kataluniako zurrunbiloaren barnean, izaera politikoko auzia den heinean, hizkuntzaren auzia ere tartean dagoela uste du Manex Agirrek.

Loading player...
|18/09/2017
"Euskaraz hitz egiten dugun guztiok gara euskaldunak, ez dago berri edo zaharrik"

Ikasturtea hastear da AEK-ko euskaltegietan, dagoeneko matrikulazioa zabalik dagoela adierazi du Mertxe Mugikak gurean.

Loading player...
|15/09/2017
"2017 erdia pasata, kartelak erdaraz; oraindik Comunidad Foral de Navarran bizi gara"

Pirinioetatik edo Mediterraneotik bueltan Nafarroan sartuz gero, "Navarra Comunidad Foral" dioten kartelak topatzen direla salatu du Administrazioan Euskaraz Taldeko Fermintxo Zabalzak. 015ean, aldaketa politikoa iritsi zen Nafarroara. Beraz, Gobernu berriari eskatu zitzaion kartel horiek euskaraz ere jar zitezela.

Loading player...
|14/09/2017
"Osasun zerbitzu publikoan, sarri ez dira euskaldunon hizkuntza eskubideak errespetatzen"

Oporretako itzuleran, Donostia ospitaleko larrialdi zerbitzuetan hiru urteko alabarekin izandako gertaera salatu duen gurasoaren kasuarekin egin du topo Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik. Hala ere, gertaera horretan arreta jarri ordez, egiazko eztabaidara jo du.

Loading player...
|13/09/2017
"Kaxubian, komunitateak berak ekin dio oraina eraikitzeari, gerorako abiapuntu gisa"

Garabide Elkartean hizkuntza lankidetza egiten dute, baina Maialen Sobrinoren arabera, horretarako ez dago urrutira joan beharrik. Europan bertan badaudelako hizkuntza gutxiagotu ezezagunak euskararen biziberritze esperientziatik edateko egarriz.

Loading player...
Page 8/ 23