"Kaxubian, komunitateak berak ekin dio oraina eraikitzeari, gerorako abiapuntu gisa"

Garabide Elkartean hizkuntza lankidetza egiten dute, baina Maialen Sobrinoren arabera, horretarako ez dago urrutira joan beharrik. Europan bertan badaudelako hizkuntza gutxiagotu ezezagunak euskararen biziberritze esperientziatik edateko egarriz.

Audio_placeholder

"Kaxubian, komunitateak berak ekin dio oraina eraikitzeari, gerorako abiapuntu gisa"

Loading player...
Maialen Sobrino
Maialen Sobrino

Sobrino Kaxubiatik bueltatu berri da, han letra larriz ari direlako historia idazten. Kaxubiarrak 240.000 dira, horietatik kaxubiera hiztunak 108.000 inguru. Kaxubiera eslabiar hizkuntza gutxiagotuetako bat da. Eta pasa den irailaren 4an ikastola bat ireki zuten, horri esker lehendabiziko aldiz kaxubieraz ikasteko aukera izanen dute bertako haurrek.