Besteak beste, mossoen nagusiak kazetari bat esaldi bakarrarekin igelak miazkatzera bidali zuenekoaz oroitu da. Urriaren 1eko erreferendumerako kanpaina bete-betean, Plataforma per la llengua-k, Katalunian normalizazio-kontuetan dagoen erakunde nagusiak, kolpea jo du mahai gainean, Agirreren arabera. “Un estat a favor” kanpaina jarri dute martxan, ohi duten bezala, txukun, baina irmo. Argudiaketa landuarekin: katalana Europan hizkuntza ofizialtzat har dezaten oztopoak jartzen dituen estatu baten aurrean, hala onartzeko bidea zabalduko duen estatu bat nahi dute. Eta ispilu horren aurrean jartzeko gonbita ere egin du Agirrek.