|2015/10/06
Hezkuntza eredua, heriotza duina eta 'Alternatiben herria'

Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu Gasteiz aldeko kontuez. Ondoren, hezkuntza ereduaz Radiokulturakoek Ane Ablanedorekin izandako elkarrizketari egin diogu lekua. Eguneko Adierazpenen tartera, orain 40 urte gerra zikinak eragindako lehen biktima Iñaki Etxaberen ingurukoak ekarri ditugu. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Larrinagarekin hitz egin du, Adela Lago neskato galiziarrak mahai gainean jarritako duin hiltzeko eztabaidaren inguruan. Gizarte eta ekonomia gaien tartean, Koop57ko Liher Gonzalezekin urriaren 24an Bilbon izango den 'Alternatiben herria'-z aritu gara. Amaitzeko, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak eta Axun Ertzibengoak 'Euskaraz ederrago' kanpainaz esandakoei lekua egin diegu.

Loading player...
|2015/10/06
Paul Bilbao: "Helduen euskalduntzea estrategikoa dela jakinarazi behar diegu instituzioei"

Euskaltegietako matrikulazio kanpainaren amaiera honetan, 'Izan fenomeno!' bideoari egin dio erreferentzia Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseuliko idazkari nagusi Paul Bilbaok.

Loading player...
Basurko, Antton|2015/10/06
La Memoria. Lluis Companys, memoria del President

Con la "cuestión" catalana en primera linea de los medios de comunicación estes mes de Octubre nos acerca al fusilamiento del que fuera Presidente de la Generalitat catalana LLuis Companys, de cuyo fusilamiento por los fasciofranquistas en Octubre de 1940 se cumple en estos dias el 75 aniversario.

Loading player...
|2015/10/05
Euskararen normalizazioa, antzerkia eta Harremanak zentroa

Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Oihana Etxebarrietak 'Bilgune kontari'-ren datorren alea aurreratu digu. Elkarrizketaren tartean, UEMAko lehendakari izendatu berri duten Josu Labakarekin egon gara. EHAZEko Itziar Eliasek 'Zergatik Jamil?' antzezlanaz hitz egin digu. Aurrerantzean hilean behin gurean izango den Ana Elosegik Harremanak osasun zentroa aurkeztu digu. Amaitzeko, Txapa irratikoek Zihara Enbeitari 'Lagundu nire kabuz egiten' proiektuaz egindako elkarrizketari egin diogu lekua.

Loading player...
|2015/10/05
Kirol Leihoa: asteburuko kirol emaitzen errepasoa eta protagonisten hitzak

Hauek izan dira gaurko saioan elkarrizketatu ditugun kirolariak: Lucia Ybarra (Reala belar hockey-a), Nahikari Garcia (Reala), Irene Paredes (Athletic), Esti Bajo (Oiartzun), Patricia Alvarez (Orvina), Maite Zugarrondo (Bera Bera), Ainhoa Azaola (Zuazo), Nora Kortaberria (Aiala Zarautz), Izaskun Garcia (Gernika), Esther Lopez (Naturhouse) eta Lierni Roteta (Hernani).

Loading player...
|2015/10/05
Olatz Perez de Viñaspre "Medikuntza-terminologia euskaratzeko lanean ari gara"

UEUko Aditu duzu? zientzia saioaren ikasturterko lehendabiziko alea duzue hau. Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraiaren gidaritzapean, aurten ere, leku berezia egingo zaie ikerketa egiten ari diren ikasleei. Olatz Perez de Viñaspre  izan da gure lehen gonbidatua. Informatikan Ingeniaria, Hizkuntzaren Azterketan eta Prozesamenduan doktoregaia da IXA taldearekin. Une honetan, medikuntza inguruko terminologiarekin dabil buru belarri. Oraindik lan handia egiteko dago, xedea ez da erreza: mediku txostenak automatikoki itzuliko dituen itzultzailea sortzea. 

Loading player...
|2015/10/02
Emakumeen Mundu Martxa, Gaur8 eta liburu kritikak

Txapa irratiko Ainhoa Narbaizarekin bat egin dugu hasteko, eta Emakumeen Mundu Martxak Bergaran egindako geldialdiaz hitz egin digu.

Loading player...
|2015/10/02
"Planifikatu behar da hizkuntzaren corpusa, eragina baitu horrek hizkuntzaren egoera sozialean"

Hizkuntzaren corpusa eta estatusa bereizteko dagoen joeraz, eta batak besteagan duen eragina kontuan izan beharraz hitz egin digu Manex Agirrek.

Loading player...
|2015/10/02
"Erabiltzaile eta pasahitzarekin EIMA katalogoan bilaketa pertsonalizatuak egin daitezke"

EIMA katalgogoaren funtzioez hitz egin digu gaurkoan Fernando Berrizbeitiak, webgunean bisita gidatu antzeko bat eginda.

Loading player...
|2015/10/01
Zerrenda bateratuak, Kilometroak eta Emakumeen Mundu Martxa

Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforti esker, Bizkaiko kontuen inguruko kronika jaso dugu. 

Loading player...
Orria 139/ 144