Emakumeen Mundu Martxa, Gaur8 eta liburu kritikak

Txapa irratiko Ainhoa Narbaizarekin bat egin dugu hasteko, eta Emakumeen Mundu Martxak Bergaran egindako geldialdiaz hitz egin digu.

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Gero, Antxetako Maia Muruagak Hego Lapurdi hiriguneko kultur denboraldi berriaren ingurukoak ekarri dizkigu. Aimar Etxeberriak 'Gaur8' astekariaren biharko alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartera Gaindegiako Imanol Esnaolak komertzio txikien egoeraz esanak ekarri ditugu. Txapa irratiko lagunek aiton-amonei jartzen zaizkien rolez eta haurrak gehiegi babesteaz hitz egin digute. 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxeak ‘Lorea Gernika (Andrazko bat)’ eta ‘Perlak, kolpeak, musuak, traizioak’ liburuez hitz egin digu. Bilbo Hiria irratitik, berriz, Bilboko Hikaateneoko urriko agendaren ingurukoak ekarri ditugu.