|2016/11/07 13:57
Eta erabiltzen ditugun plastiko denak biodegradagarri izango balira?

UPV/EHUko Biomat ikertaldeak industriako hondakin eta azpiproduktuekin produktu biodegradagarriak edo konpostagarriak lortu nahi dituzte, horretan ari da Alaitz Etxabide ingeniari lesakarra. Bera izan da Udako Euskal Unibertsitatearen ADITU DUZU saioko gonbidatu aste honetan. 

Loading player...
|2016/10/04 09:03
Gorka Salces "Euskaldunek tokian tokiko albisteak lehenesten dituzte"

Hasi da UEUko ikasturtea Info7 irratian. Aurten ere lehio bat irekiko diogu zientziari, hilabeteko lehen  astelehenetan. Albiste laburrak errepasatu ditugu, sarean arrantza egin Ainhoa Lataturekin. Noski, aurtengo denboraldian ere euskaraz ikertzen duten horiei mikroak irekiko dizkiegu. Lehen saio honetan, Gorka Salces izan da gurekin, "Euskaldunak komunikabideen aurrean: iritzien, jarreren eta ohituren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa" tesia aurkeztu zuen pasa den otsailan. 

 

Loading player...
|2016/06/08 12:20
Jakin nahi duzu zein den UEUko udako ikastaroen eskaintza?

Agur ikasturteari eta ongi etorri udako ikastaroei, hala gertatzen da ekainan. Eta aurten ere UEUk ikastaro interesgarriak antolatu ditu. Horiek hartu ditugu hizpide Aditu duzu? saioan Irati Iciar UEUko Udako Ikastaroen arduradunarekin. Udako Ikastaroen matrikulazio epea zabalik dagoen honetan bera ekarri nahi izan dugu tarte honetara udakoen xehetasun guztiaren berri emateko.

Loading player...
|2016/05/03 11:28
Ba al du eraginik hirigintzak euskaran?

Datorren maiatzaren 12an "Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina & geroa"  jardunaldiak egingo dira Donostian. Topaketak DOAN dira baina izena eman behar da www.ueu.eus helbidean. Azken egunak dira, beraz, azti ibili. Jardunaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk antolatzen dituzte eta honokoak 2014an irekitako zikloari bukaera emango dio. Unai Fernandez de Betoño arkitektua elkarrizketatu dugu, jardunaldien batzorde akademikoko  kidea ere bada eta  xehetasun ugari eman dizkigu.

Loading player...
|2016/03/08 17:26
"Kimikako ariketetan hutsunea zegoen euskaraz"

Martxoko Aditu duzu saioan, ikerlari gazteen atalean, Josu Lopez-Gazpio kimikaria izan dugu gonbidatu. Irakuskuntza bere pasioa dela esan digu, eta berriki kaleratu du "Kimika orokorreko eskuliburua" UEUrekin elkarlanean. Kimika ikasi eta irakasteko modua aldatu egin dela dio, eta

Loading player...
|2016/02/02 09:55
Maria Ruiz (antropologoa) "Espetxea, emakumearentzat zigor hirukoitza da"

Maria Ruiz Torrado irundarra historian  eta gizarte eta kultur atropologian  lizentziatua da. Ikasketa femenista eta generoak masterra egin du, hainbat hainbat ikerketa ere:  emakume  preso ohiak, auskortasuna eta autonomia. Orain, doktore tesia eiten ari da "Kartzela, genero erakundea. Emakume presoen bizipenak, erresistentziak eta estrategiak". Hilaberero egin dugun moduan, ikerlari gazteei egin diegu tartea Aditu duzu? saioan.

Loading player...
|2016/01/19 15:54
Gipuzkoako mendi hegaletako ezegonkortasunak aztertzeko metodologiak ikertzen ari da Txomin Bornaetxea

Urtarrileko Aditu duzu? saioan Txomin Bornaetxea izan dugu gonbidatu eta  bere ikerketaren berri eman digu. Geografian lizentziatua eta Arrisku Naturaletako masterra egina Leoneko unibertsitatean,  Aiako Harria Parke Naturalean ingurune hezitzaile lanak bost urtez burutu ostean, doktoretza ikerlaria da  2014az geroztik. "Mendi hegaletako ezegonkortasunak aztertzeko metodologiak. Gipuzkoarako aukerak" izeneko lana aurkeztu zuen IkerGazten eta horren inguruan elkarrizketatu dute Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak.

Loading player...
|2015/11/03 14:07
Berezitasunik ba al du Elgoibarko euskarak?

Nerea Euskal Filologian lizentziatua da, Hizkuntza Plangintza graduondokoa egin zuen eta baita Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia unibertsitate masterra egin zuen EHUn. Gaur egun Bigarren hekzuntzako irakaslea da sare pubikoan. Berak eta Amaiak Pinachok Elgoibarko toponimoen azterketa egin zuten Elgoibarko Udalaren beka baten bidez eta ikerketa horretaz egin egiera gonbidatu dugu.

Loading player...
|2015/10/05 15:29
Olatz Perez de Viñaspre "Medikuntza-terminologia euskaratzeko lanean ari gara"

UEUko Aditu duzu? zientzia saioaren ikasturterko lehendabiziko alea duzue hau. Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraiaren gidaritzapean, aurten ere, leku berezia egingo zaie ikerketa egiten ari diren ikasleei. Olatz Perez de Viñaspre  izan da gure lehen gonbidatua. Informatikan Ingeniaria, Hizkuntzaren Azterketan eta Prozesamenduan doktoregaia da IXA taldearekin. Une honetan, medikuntza inguruko terminologiarekin dabil buru belarri. Oraindik lan handia egiteko dago, xedea ez da erreza: mediku txostenak automatikoki itzuliko dituen itzultzailea sortzea. 

Loading player...