Gipuzkoako mendi hegaletako ezegonkortasunak aztertzeko metodologiak ikertzen ari da Txomin Bornaetxea

Urtarrileko Aditu duzu? saioan Txomin Bornaetxea izan dugu gonbidatu eta  bere ikerketaren berri eman digu. Geografian lizentziatua eta Arrisku Naturaletako masterra egina Leoneko unibertsitatean,  Aiako Harria Parke Naturalean ingurune hezitzaile lanak bost urtez burutu ostean, doktoretza ikerlaria da  2014az geroztik. "Mendi hegaletako ezegonkortasunak aztertzeko metodologiak. Gipuzkoarako aukerak" izeneko lana aurkeztu zuen IkerGazten eta horren inguruan elkarrizketatu dute Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak.

Audio_placeholder

Gipuzkoako mendi hegaletako ezegonkortasunak aztertzeko metodologiak ikertzen ari da Txomin Bornaetxea

Loading player...
Txomin Bornaetxea
Txomin Bornaetxea

Ikerlari gazteek dute progagonismoa UEUren Aditu duzu? saioan. Baina, hala ere, ohiko tarteek badute garrantzia noski. Saioa hasteko, albiste laburren errepasoa egin digute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik, eta amaitzeko, Aditu duzu? -ko fitxaje berriak, Ainhoa Latatu  UEUko unibertsitate-gaien ardunak zientziari buruzko gomendioak arrantzatu ditu sarean.