Eta erabiltzen ditugun plastiko denak biodegradagarri izango balira?

UPV/EHUko Biomat ikertaldeak industriako hondakin eta azpiproduktuekin produktu biodegradagarriak edo konpostagarriak lortu nahi dituzte, horretan ari da Alaitz Etxabide ingeniari lesakarra. Bera izan da Udako Euskal Unibertsitatearen ADITU DUZU saioko gonbidatu aste honetan. 

Audio_placeholder

Eta erabiltzen ditugun plastiko denak biodegradagarri izango balira?

Loading player...
Alaitz Etxabide (www.unibertsitatea.net-en argazkia)
Alaitz Etxabide (www.unibertsitatea.net-en argazkia)

"Laktosaren gehikuntza bidez eraldatutako gelatinan oinarritutako materialak” izena duen doktoretza-tesian ari da lanean Alaitz Etxabide. 2015eko maiatzean, Iker Gazte kongresuan parte hartu zenuen eta bertan aurkeztu zuen ikerlana.Etxabideren helburua da janaria biltzeko, arrain gelatinazko filmak lortzea, laktosa erabilita.

Etxabidek ohartarazi digu gaur egun erabiltzen ditugun plastikoak degradaezinak direla eta ondorioz kutxagarriak.  Petroliotik eratorritako plastiko sintetikoak dira plastiko horiek, erabilera bakarrekoak dira eta, ondoren, biologikoak ez diren zabor bilakatzen dira. Sintetikoak direnez, ez dira ingurugiroaren eraginez degradatzen eta ondorioz zabor bolumen handiak sortzen dira, ingurumenari negatiboki eraginez.

Horri aurre egiteko, iturri berriztagarrietan oinarritutako material biodegradagarriekin ikerkuntzak egiten ari dira, sintetikoak diren plastikoak naturalak diren plastikoengatik ordezkatuak izateko eta materialaren bizi-zikloa guztiz ixteko (zero zabor), eta alor horretan ikertzen ari da Alaitz Etxabide.

Horretaz gain, UEUko azken albisteak errepasatu ditugu eta arrantzan ere ibili gara sare sozialean Ainhoa Lataturekin.