Hasi da Zebrabideko denboraldi berria! Aurten ere Arrosako irratiak elkarlanean arituko gara arratsaldero arratsaldero, ohiko ordutegian, ohitura onak jarraituz, berrikuntza mordoarekin eta batez ere: gogoz! Hemen lehendabiziko alea!
Hasi da Zebrabideko denboraldi berria! Aurten ere Arrosako irratiak elkarlanean arituko gara arratsaldero arratsaldero, ohiko ordutegian, ohitura onak jarraituz, berrikuntza mordoarekin eta batez ere: gogoz! Hemen lehendabiziko alea!
Gaurko irratien tartean, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu Gasteiz aldeko kontuez. Ondoren, Hondarribiko alardeari begira jarri gara tertulian Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek UEU Udako Euskal Unibertsitateko kide Ainhoa Lataturekin hitz egin du UEUk eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean sustatutako lau graduondokoen inguruan.
Lurralde erreforma eta gizarte zerbitzuei buruko kontuak, Argiako Larrun aldizkariaren aurrerapena, Putzulo gaztetxean egingo den irrati libreen topaketa...
Ikasturte hasierak eragindako zapore gazi-gozoaz hitz egin digu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok.
Kike Amunarriz telebistako aurkezle eta euskalzale amorratuaren hausnarketa gonbidatu dugu gaur Gureaz Blaiko #eginkontu tartera. Geroz eta gehiago dira gure herrian ditugun hizkuntzak. Maite al ditugu? Maite al dute euskara?
Con la compañia de Martxelo Alvarez, viajamos en la historia. Hoy hasta Oiartzun y Asturias, a pikoketa y la Sierra de Cuera. Miguel Usabiaga hoy nuestro protagonista, cuyo apellido le une directamente a Pikoketa y que recientemente ha publicado el libre "Flores de la República. Los olvidados de Pikoketa".
Aitor Abaroa kazetariaren hausnaketa ekarri dugu gaur GUREAZ BLAI saiora. Uda garaia da eta milaka turista etortzen dira Euskal Herria, baina, zergatik egin erdaraz turistei?
Maren Belastegik, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakariak, egin du gaur hausnarketa GUREAZ BLAI saioan. Euskararen normalizazioan eman beharreko urratsez aritu da.
Aurten ere astelehenero egingo diogu tartea emakumezkoen kirol emaitzei. Mikel Ibargoienen gidaritzapean aurten ere, emakume kirolariak izango ditugu protagonistak. Hemen ikasturteko lehen saioa.
helbidera egiaztapen mezu bat bidali dizugu. Joan zure emailera eta egin klik estekan egiaztatzeko.
Irakurriena