Lau izarretako hotela, spa gunea, golf zelaia eta luxuzko 228 etxebizitza eraiki nahi dituzte Lekarozko Aroztegian. Epaileek bi aldiz atzera bota ondoren eta herritarrak proiektuaren aurka agertuta UPNren gobernuak udalez gaindiko sektore plan gisa onartu zuen eta orain Geroa Baik planarekin aurrera egitea erabaki du EH Bildu, Ezkerra eta Ahal Dugu aurka dauden arren. Joseba Otondo Baztango alkatearekin hitz egin dugu.
Irakurriena