Amaia Andreu Euskal Feminismoaren edo Feminismo Independentistaren sortzaileetako bat da, Miren Aranguren berriz duela hamabost urte sortu zen Euskal Herriko Bilgune Feministan batu zen bidean. Tendentzia haren sorreraz, garapenaz, korapilo nagusiez eta egungo erronkez hitz egin dugu.
70. hamarkadan Ipar Euskal Herrian izandako lehen mugimenduetatik hasi eta KAS emakumeak, Aizan, Egizan, ezker abertzalearen baitako prozesu feministak, Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Estatu Feministaren planteamenduetaraino iritsi gara.