Joseba Otondo [Baztango alkatea] "Aroztegiarena fartsa demokratikoa da, herritarrei erabakimena kentzen ari dira"

Lau izarretako hotela, spa gunea, golf zelaia eta luxuzko 228 etxebizitza eraiki nahi dituzte Lekarozko Aroztegian. Epaileek bi aldiz atzera bota ondoren eta herritarrak proiektuaren aurka agertuta UPNren gobernuak udalez gaindiko sektore plan gisa onartu zuen eta orain Geroa Baik planarekin aurrera egitea erabaki du EH Bildu, Ezkerra eta Ahal Dugu aurka dauden arren. Joseba Otondo Baztango alkatearekin hitz egin dugu.

Audio_placeholder

Joseba Otondo [Baztango alkatea] "Aroztegiarena fartsa demokratikoa da, herritarrei erabakimena kentzen ari dira"

Loading player...
Lekarozko Aroztegia jauregia, urbanizazio proiektua burutu nahi den lekua. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Lekarozko Aroztegia jauregia, urbanizazio proiektua burutu nahi den lekua. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Baztango alkateak argi esan digu euren eskaerak bi direla: udalez gaindiko sektore plana bertan behera uztea tokiko entitateek izan dezaten erabakimena eta galdeketa deitzea.